Albisteak

Ilargiaren inguruan hauts-hodei iraunkor bat dagoela frogatu dute

2015/06/17

Ilargiaren inguruan hodei-geruza iraunkor bat dagoela frogatu dute Columbiako eta Ouluko (Finlandia) Unibertsitateetako astronomoek. Horixe izan da Lunar Atmosphere and Dust Environment Explorer misioaren (LADEE) ondorio nagusia, eta  Nature aldizkarian eman dituzte xehetasunak. Besteak beste, zehaztu dute hodeia hauts-partikulez osatuta dagoela eta asimetrikoa dela.

Lozorrotik atera eta seinalea bidali du Philaek, 67P kometaren gainazaletik

2015/06/15

Larunbat gauean iritsi zen seinalea, ESAk Darmsdaten duen operazio-zentrora: 85 segundo iraun zuen transmisioak eta 300 datu-multzo igorri zituen Philaek, …

Mikrogarro robotiko bigunak

2015/06/12

Irudiko mikrogarro robotikoa gai da oso objektu hauskorrak jasotzeko, haiei inolako kalterik eragin gabe. Milimetro erdia baino gutxiago da alderik …

Life Lutreola Spain egitasmoa, bisoi europarraren populazioak sendotzeko

2015/06/11

Bisoi europarra Europan desagertzeko arriskurik handiena duen ugaztuna da, eta hura babesteko, Life Lutreola Spain egitasmo europarra jarri dute abian. Izan ere, kinka larrian dago espeziea.

Ezohiko arrasto organikoak, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosil arruntetan

2015/06/10

Globulu gorriak eta kolageno-zuntzak diruditen egiturak atzeman dituzte Londresko Imperial Collegeko ikertzaile batzuek, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosiletan. Aztertutako …

Zirkuitu elektroniko bat ezarri dute saguen garunean, xiringa baten bidez

2015/06/08

Ehun mikrometroko diametroa duen xiringa-orratz mehe bat erabilita, sagu baten garunean zirkuitu elektroniko bat injektatzea lortu dute, Harvard Unibertsitateko eta …

Plutonen lau ilargi txiki bitxiak

2015/06/03

Plutonen lau ilargi txikiei buruzko ondorio berriak atera dituzte, Hubble Espazio Teleskopioak hartutako irudietan oinarrituta. Estix, Nix, Zerbero eta Hidraren …

Kosmetikoen osagaiak kuantifikatzeko metodo garbiagoak

2015/06/01

Kosmetikoetan erabiltzen diren hainbat osagai aldi berean analizatzeko hiru metodo garatu ditu EHUko ikertzaile Josu Lopez-Gazpiok. Beste teknika batzuekin alderatuta, …

Australopitekoen garaian ere, anitz eta batera

2015/05/28

Lucy, A. afarensis ezagunaren garai eta eremu bertsuan bizi izan zen beste hominino espezie bat aurkeztu dute: Australopithecus deyiremeda. …

Duela 430.000 urteko hilketa batek Atapuercako misterioetako bat argitzen lagundu du

2015/05/27

Atapuercako Hezurren Osineko garezur bati esker, aztarnategiko gorpu-metaketaren jatorria argitzeko aukera izan dute ikertzaileek. Hain zuzen ere, duela 430.000 urteko 28 gorpuen aztarnak aurkitu zituzten arkeologoek Hezurren Osinean, eta ez zekiten metaketa hori nahita edo halabeharrez gertatu ote zen. Orain, hango garezur bat ikertuta, ikusi dute banako hori nahita hil zutela, eta gero bota zutela osinera. Hortaz, badirudi Hezurren Osineko metaketa ez zela istripuz gertatu, baizik eta nahita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila