Kosmetikoen osagaiak kuantifikatzeko metodo garbiagoak

Hiru metodo garatu eta aplikatu ditu EHUko ikertzaile batek

kosmetikoen-osagaiak-kuantifikatzeko-metodo-garbia
EHUko ikertzaile Josu Lopez-Gazpio. Kosmetikoen osagaiak analizatzeko metodoak garatu ditu. Arg. UPV/EHU

Kosmetikoetan erabiltzen diren hainbat osagai aldi berean analizatzeko hiru metodo garatu ditu EHUko ikertzaile Josu Lopez-Gazpiok. Beste teknika batzuekin alderatuta, disolbatzaile-kantitate oso txikia erabiltzen dute, eta hondakin gutxi sortu. Aintzat izanda 10.000 osagai baino gehiago erabiltzen direla gaur egun kosmetikoak egiteko, nahitaezkoa da haiek analizatzea, kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko.

Musketa-lurrinak, alergenoak, kontserbagarri antimikrobianoak eta antioxidatzaileak eta argi ultramorearen iragazkiak analizatzeko metodoak garatu ditu Lopez-Gazpiok, elektrofrosei kapilarrean oinarrituta. Izan ere, teknika horren abantaila nabarmenena da disolbatzaile gutxi erabiltzen eta hondakin gutxi sortzen duela. Electrophoresis aldizkarian argitaratu ditu ikerketaren emaitzetako batzuk.

Azaldu duenez, laginak prestatzea oso erraza da —diluitu besterik ez da egin behar—, eta metodo merkeak dira, gainera. Beraz, aukera ona dira orain arte erabiltzen zirenen aldean (likido- eta gas-kromatografiak). Gainera, orain arte ez bezala, osagaiak aldi berean banatzea lortu da elektroforesi kapilarra erabiliz, esate baterako, lurrinak eta alergenoak aldi berean bana daitezke, edota kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak, eta abar.

Hainbat perfume, xanpu, gel, xaboi, eguzki-krema eta etxeko produktu aztertzeko aplikatu ditu metodoak Lopez-Gazpiok, eta adierazi du "guk analizatutako produktuetan araudia bete egiten” dela.

Hurrengo urratsa izango da aldi berean osagai gehiago analizatzen saiatzea, bai eta detekta daitekeen kontzentrazio minimoa ahalik eta gehien txikiagotzea ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.