Albisteak

Duela 430.000 urteko hilketa batek Atapuercako misterioetako bat argitzen lagundu du

2015/05/27

Atapuercako Hezurren Osineko garezur bati esker, aztarnategiko gorpu-metaketaren jatorria argitzeko aukera izan dute ikertzaileek. Hain zuzen ere, duela 430.000 urteko 28 gorpuen aztarnak aurkitu zituzten arkeologoek Hezurren Osinean, eta ez zekiten metaketa hori nahita edo halabeharrez gertatu ote zen. Orain, hango garezur bat ikertuta, ikusi dute banako hori nahita hil zutela, eta gero bota zutela osinera. Hortaz, badirudi Hezurren Osineko metaketa ez zela istripuz gertatu, baizik eta nahita.

Alzheimerra, adimentsu bilakatzearen prezioa

2015/05/27

Gizaki modernoa adimentsuago bilakatu izanaren albo-ondorio bat izan liteke alhzeimerra. Ondorio horretara iritsi dira BioRxiv-en argitaratu berri duten ikerketa batean …

Kuaternarioko muxar txiki baten aztarnak aurkitu dituzte Lezetxikin

2015/05/26

Muxar txiki baten aztarnak aurkitu ditu EHUko ikertzaile-talde batek Lezetxiki kobazuloan (Arrasate). Hiru hortz ñimiño dira, eta, ikertzaileen esanean, aurkikuntza …

Homo generoa baino lehenagoko harrizko tresnak aurkitu dituzte

2015/05/21

Inoizko harrizko tresnarik zaharrenak aurkitu dituzte Kenian. 3,3 milioi urte dituzte, orain arte ezagutzen zirenak baino 700.000 urte gehiago. Zein …

2014ko CAF-Elhuyar sariak gaur banatu dira

2015/05/14

Gaur banatu dira 2014ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak, Zarauzko Photomuseum Argazki & Zinema museoan. Dibulgazio-artikuluen kategorian Gorka Azkune Galparsoro, Ostaizka Aizpurua Arrieta eta Estitxu Villamor Lomas izan dira sarituak. Kazetaritza-lanen arloan, berriz, Amaia Portugal Gonzalez. Azkenik, Julian Bereziartua Barrenetxeak jaso du Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria.

Epilepsiak neurona berrien sorkuntza murrizten du

2015/05/13

Epilepsiak neurona berriak sortzea oztopatzen duela frogatu dute Achucarro neurozientzien ikerketarako euskal ikerketa-zentroko ikertzaileek. Saguetan ikusi dute, epilepsiak eragiten duen …

Mitzuli: mugikorra itzultzaile bihurtzen duen aplikazio librea

2015/05/12

Mitzuli izeneko androiderako itzultzaile automatikoa sortu du EHUko IXA Taldeko Mikel Artetxe ikertzaileak. Aplikazioa gai da testuak, audioak eta …

Lurpeko ur gaziak, Antartika idorrean

2015/04/30

McMurdoko haran idorretako batean, Taylor bailaran, lurpeko uren bi sistema detektatu dituzte. Izotzik gabeko haranen segida batek osatzen dute McMurdoko …

Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituzte, lehen aldiz

2015/04/28

Lehen aldiz, enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat probatu dute giza enbrioietan.  Sun Yat-sen Unibertsitatean egin dute esperimentua (Txina), Junjiu Huang ikertzailearen gidaritzapean, eta Protein & Cell aldizkarian argitaratu dute.

Gizaki modernoa Europara iritsi zenekoa, bi hortzetan

2015/04/23

Europako hego-mendebaldean eta hego-erdialdean, duela 42.000 urte inguru, Protoaurignac kultura agertu zen. Kultura hori nork sortua zen ez zegoen argi; …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila