Erreportajeak

Parke natural piriniarra Nafarroan

1988/02/01 Elosegi Aldasoro, Jesus -

Ingurune babestuaren kontzeptua, hots, bere ezaugarri nabarmenengatik ohizko baliabide-ustiapenerako erabiltzen ez den eta lege naturalen araberako eboluzioa ahalbidetzen duen arautegi egokia duen espazio oso edo ez hain zabalaren kontzeptua, nahikoa modernoa da. Izan ere munduko lehen Parke Nazionalarekin, EEBBetako Yelowstonekoarekin, 1872an hasi bait zen erabiltzen.
Honek, ez du esan nahi parkeez gain ondo kontserbaturiko ingurune naturalik ez dagoenik; ezta data hori baino lehen balio naturalistiko handiko espaziorik ez zegoenik ere. Baina lurralde baten zati garrantzitsua legalki eta definitiboki babesteko erabakia, egintza guztiz garrantzitsua (eta eskola sortuko zuena gainera) izan zen.

Mundakako itsasadarra: ibilaldi ekologikoa

1988/02/01 Hernandez Ruiz de Olano, Ricardo -
Galartza, Aitor -

Gernika-Mundakako itsasadarra izenaz, Gernika herritik itsasoraino doan Oka ibaiaren bokalea ezagutzen da. Ikuspuntu ekologikotik Mundakako itsasadarraren eremua askoz zabalagoa da; Gernikako haran osoa eta arro hidrografikoaren barruan kokatzen diren alboko mendi eta basoak sartzen bait dira.
Ikuspuntu horretatik, bere geografia hiru eremu handitan bana dezakegu: kostaldea bere padurarekin, baserria inguratzen duen nekazal aldea eta basoa.

Fisika Newtondarren faltsazioa

1988/02/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Newton jakintsuak "Principia Mathematica" liburu famatua argitaratu zuenaren 300. urteurrena aurten ospatzen ari dela eta, Newton-en teoriari buruzko alderdi filosofikoaz aritzeko eskatu didate. Eta horixe egingo dut hain zuzen. Newton-en teoria, gaur eguneko zientziaren filosofo ospetsu zenbaitek nola ikusten duen azalduko dizuet. Baina kontuz! Filosofo horien jarrerak desmitifikatzaileegiak izango dira, eta beraz, zailak onartzen. Zuek duzue horretan hitza. Lan hau gainera, Newton-en mendeurrena ospatzeko "Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkariak argitaratutako azken artikulua da.

Begitxindorrak

1988/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Nork ez du egunen batean betazalean grano gorri bat duela azaldu zaion senide, lagun, auzoko edo lankideren bat? Begitxindorra molestoa eta nekosoa da, eta beste kasu batzutan ez bezala prebentzioa posible da.

Zaborra ez dugu lurrazalean bakarrik pilatzen

1988/02/01 Mendizabal, E. -

"Orain dela urte batzuk satelite bat milaka zatitan apurtu zen, sateliteen aurkako armen proba batean. Ordutik hona satelitearen metal-zati txikiak Lurra-ren inguruan ibili dira bira eta bira, bala batek duena baino ehun aldiz abiadura handiagoa izanik radarrak detektatu gabe eta ibilbide ezezagunetan zehar.
Lurretik 563.265 kilometrora dagoen zabaltasunean kanika-tamainuko metal-zati batek benetan ñimiñoa eta bakarra dirudi. Baina ñimiñoa eta bakarra izateari utziko dio, zeren Estatu Batuek espazioan duten X-izpidun teleskopio bakarra zatikiren batekin elkarjotze bidean bait dago."

Untzigintzaren historia XV: izotzaustekoak

1988/02/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Poloetako itsasoetara altzairuzko untziak lehen aldiz joan zirenean, zurezkoek baino portaera txarragoa erakutsi zuten. 1928-1930.ean, Byrd jaunaren espedizioa zurezko untzi batek salbatu zuen. Izan ere Eleanor Bolling izenekoa (altzairuzkoa), ez zen gauza izotz-plakatan zehar ibiltzeko.

Islamiar zientzia, kultur zubi

1988/02/01 Bandres Unanue, Luis -

Islamiarren sorrera, berez, 622. urtean izan zen, hots, Mahomet (Muhammad) profetak Yatrib-era ihes egin zuen urtean. Hiri honek handik aurrera Medina (Madinat al-Nabi) izena hartuko zuen. Zer esanik ez, islamiar kulturaren jatorriak lehenagokoak ziren.

Masa galduaren kandidatu exotikoak

1988/02/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Materia ikustezinaz ari garenez, pentsatzekoa da materia hori itxura ez–arruntean agertuko dela; bestela ez litzateke hain detektagaitza.

Trenbidearen booma europan

1988/02/01 Barandiaran, Mariaje -
Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Bukatu berri den urtearen azken partean trenbidearen inguruko eztabaida izan dugu Euskal Herrian, Urola trenbidearen ixtea dela eta. Manifestazio, eritzi-emate eta posizionamendu guztien ondoren gauza bat bakarrik gelditu da garbi: urolatarrek beren trenari dioten atxekimendua. Trenaren etorkizuna ordea, lehen bezain ilun dago gure aburuz. Gure Herrian errepideak trenbideari irabazi egin dio nonbait.

Ortografia lantzen

1988/02/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lizaso, Pili - Informatika Saila

Programa honen helburua zenbait hitzen ortografia lantzea da. Aldi bakoitzean hitz bat azalduko da pantailan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila