Iparrameriketako EEBBek lurralde zabala hartzen dute. Bertan naturak espresiobide desberdin asko hartu du; Mohave basamortuko eremu idorretatik Laku Handien inguru hezeraino, Mendi Harritsuen gorritasuna ahaztu gabe. EEBBtan ugari dira bestalde, naturaren zaintzaren ikuspegitik babestutako eskualdeak. Horietako batzuk mundu osoan ezagunak dira, Yellowstone edo Arroil Handia esaterako, eta planeta guztitik etorritako turista-andana handiak erakartzen dituzte. Badira ordea guretzat, europarrontzat, ezezagunak baina besteak bezain ederrak diren batzuk.
Artikulu honetan paradoxaren munduan murgilduko gara, baina sartu baino lehen paradoxa zer den azaltzen saiatuko gara.
Gure artean oraindik ezezaguna bada ere, myocastor coypus espezieko ugaztun txiki hau biziki ari da ugaltzen gure inguruko herrialdeetan eta laster hemen izango dugula ziurta daiteke. Izan ere jatorriz Hego Argentinakoa bada ere, oso ongi egokitu bait da lurralde hezeetara.
Aspalditxoan, irudien munduan dabiltzanen artean Computer Graphic hitzetik hortzera dabil.
Ikusiko dugunez, ebazpena lortzeko Unibertsoaren big-bang-a aipatu beharrean izango gara. Ikus dezagun, bada, arazoa zertan datzan.
Jatorri mikrobiologikoa duten edariak aspaldidanik ezagunak dira
gizakiarentzat. Aintzinako irazkinak Genesia-n topatzen ditugu ardoa dela
eta. Dirudienez Noek behar baino gehixeago edan bait zuen.
Bestalde, sumeriarrek eta babiloniarrek ere garagardoa ekoizteko
prozedura ezagutzen zuten K. a. 6000. urte inguruan. Gero, egyptiarrek garagardoaren legamia erabiliz ogia hartzi zuten.
Txikitan ikasi eta egunero ikusten dugunez, materiak hiru agregazio egoera dituela ziurta daiteke: solido-egoera, likido-egoera eta gas-egoera, bakoitzak berezko ezaugarriak dauzkalarik. Izan ere, eguneroko bizitzan ez omen da materiaren beste egoerarik ezagutzen.
Guzti hau luzaro eguneroko esperientziarekin bat etorri bada ere, triologian hutsen bat agertu zen, hala nola, ore-egoera izenaz ezagutzen dena. Beronek ez dauka solidoen zurruntasuna eta ezta lidikoen fluidotasuna ere; bion bitarteko ezaugarriak agertzen bait ditu. Agregazio-egoeren triologia zalantzatan jarrita ere, inor ez zen ikergai honetaz arduratu.
Hirietan zehar ibiltzeko ibilgailu asko dago, hala nola, automobila, autobusa, taxisa, etab. Baina, motoa baino egokiagorik ezagutzen al duzu? Edozein tartetatik sar gaitezke berarekin eta aparkatzeko arazorik ez du sortzen. Hori bai, bi gurpilen gainean joateak ez du segurtasun handirik eskaintzen.
Honako hau, txirrindulariak zozketatzen lagunduko dizun programa da.