1908. urteko udazkenean, Tver-eko basoetan zegoenPustomazobo herrixkatik Andrei Tupolev Mosku-ra joan zen hogei urte zituelarik. Bere helburua, Eskola Tekniko Inperialean injineru mekaniko izateko ikasketak egitea zen.
Robotak industri prozesutan parte hartzen hasi zirenetik urte batzuk igaro dira. Jakina da robotak programaketei itsu-itsuan jarraitzen zaizkiela. Itsu hitza azaldu dugunean, edozein makinak daukan ezaugarrietako bat besterik ez dugu aipatu nahi izan. Baina makinak (edo gure kasuan robotak) nolabaiteko ikusmenaz hornitzen badira, erabakiak hartzen has daitezke.
Basoa heldutasunera nola iristen den jakin nahi duten ekologoek, arazo latz baten aurrean topatzen dira; prozesua ikaragarri geldia izatearekin alegia.
Gaztelaniazko "pedir peras al olmo" euskaraz "haltzara fruitu bila joatea" dugu. Esaera zahar honek haltzaren antzutasuna adierazi nahi du. Era berean, euskal literaturan haltza idortasunaren sinboloa da. Lerro hauen bidez, mendeetan zehar hain gaizki kontsideratua izan den zuhaitz honen irudia garbitzea nahi genuke, behin betirako.
Itsasoarekin ezkondutako hiri hau mundu osoan da ezaguna. Italiako iparraldean dagoen itsas porturik handiena den honek, Mediterraneo osoan 1000 urte baino gehiagotan bere botere politiko eta ekonomikoa sentierazi zuen.
Jan-neurri orekatua zer den nola defini dezakegu? Umeen hazkunderako beharrezkoak diren osagai guztiak edota pertsona helduetan osasuna mantentzeko behar direnak dauzkana izango litzateke jan-neurri orekatua. Beraz, horrelako jan-neurriak karbohidratoak (azukreak), proteinak, gantzak (koipekiak), bitaminak eta zenbait elementu kimiko (burdina eta kaltzioa adibidez) eduki behar lituzke.
Ondoko irudiak eta berauei loturik dagoen proposamena: zuzenki guztiak lerro bakar baten bidez gurutzatu behar dira, zuzenki bat bera ere bi aldiz gurutzatu gabe.
Harrapakariak pozoina jatera erakartzen dituzten intsektuek, sarritan oso kolore biziak dituzte. Baina zer interes du harrapakinak bere etsaien bistan jartzeko?
Arbaiun, Kakueta, Pitillas, Gernikako itsasadarra, Aralar... dira, beste batzuen artean, Euskal Herrian ditugun paraje eder eta liluragarrietako batzuk.
Parke honen helburua ekosistemak ezagutzea, maitatzea eta babestea izan arren, didaktika-mailan dituen posibilitateak ezinhobeak direla uste dugu. Euskal Herriko kostaldeko ekosistemak oso murrizturik aurkitzen direnez, hauetariko azkenetako bat berreskuratu, babestu eta ordenatu nahian, Zarauzko Izadi Taldeak zona horretan egindako aurreproiektuaren berri ezagutzeko aukera izango dugu.