BITXIKERIA Barazki bereziak
Bare-marraskiloak animalia baketsuak dira orokorki, eta pertsona profanoen ustetan aspergarri samarrak; bizimodu narraza daramatenak. Hala ere, besterik iruditu arren, arazo biologiko ugari planteatzen eta ebazten lagundu digute gainerako moluskuen antzera. Oraingo honetan, zorioneko pare horren kidetasunak eta disimilitudeak azaltzen saiatuko gara, ikuspegi ebolutibotik abiatuta: marraskiloa bare nola bihurtu den ikusiko dugu.
Nafarroako iparraldean, ia ia Gipuzkoan, Goizuetako lurretan dago ARTIKUTZA erreka eta bera da Donostiako Udalarena den finka honi izena ematen diona. Geografikoki galduta eta gehienentzat ahaztuta egoteak baldintzatu du gaur egungo baso autoktono zabal eta ederrak izatea.
Minbiziaren aurkako hiru sendabide klasikoak irradiazioa, farmakoak eta kirurgia dira. Gehienetan, hauetarik bat ere ez da erabatekoa, eta gainera hirurok dituzte eragozpenak.
Irradiazioak, esaterako, arin ugaltzen diren zelulak hiltzen ditu. Beraz, zelula kantzerdunak zein hazkuntza arineko zelula osasuntsuak (hezurmuinekoak, epiteliotakoak) suntsitzen ditu, zoritxarrez.
Farmakoek zelula kantzerdunak deuseztatzeaz gain, nahi ez diren ekintzak sortzen dituzte, hala nola, inmunoezabapena. Ondorioz, gaixo inmunoezabatuengan (defentsa-sistemarik gabeko gaixoengan) gora egiten du oso zoldura-arriskuak.
Kirurgia, azkenik, besteak bezain teknika fina ez izanik, txit mugatua dago minbizi sakabanatuetan eta zenbait toki berezitan kokaturikoetan.
Duela hamabi urte, 1977.aren abuztuaren 20an, Floridako Kainaberal lurmuturreko jaurtiketa-zentruan jaurtigailuen indarrak bultzaturik, Voyager 2k Lurra utzi zuen inoiz egin den bidaia espazial fruitukorrenari hasiera emanez.
Jupiter, Saturno eta Urano atzean laga ondoren, Neptuno ingurutara iritsi zen joan den abuztuan. Planeta erraldoietako txikienean aurkitu duenaren berri emango dugu artikulu honetan.
Haurtzaroko parasitosirik ohizkoenak, hiru talde nagusitan sailka ditzakegu. Zorriek, sarna edo zaragarrak eta hesteetako zizareek osatzen dituzte sail nagusi horiek. Zorrien gaia ordea, Elhuyar. Zientzia eta Teknika 20 . alean jorratu genuen. Beraz, oraingo honetan beste bi sail nagusien berri emango dugu.
Bi herri hauen artean, denboran eta espazioan hain urrun egonik, badira azaleko edo beharbada sakonagoak diren antzekotasunak, eta ezberdintasunak alde batera utziz (ugari dira hauek ere) beraiek egindako bidaia handiaren eta exodoaren arteko paralelismoak aztertuko ditugu...
Denboraren eraginez, filmeak, bideoak, zinta magnetikoak eta oro har irudi eta soinuzko erregistroak zaharkitu egiten dira. Urteen iraganak sortzen dituen ezinbesteko kalteei aurre egiteko badago gaur egun bide bat: kopia digitala.