Azkenaldian agertu diren albiste batzuk pil-pilean jarri dute janarien kalitatearen gaia edo, tamalez, kalitaterik eza; hala gertatzen bait da noizbehinka.
Oraingo honetan, albaitaritzaren ikuspuntutik txerrikiaz arituko gara, kutsapen mikrobiologikoa beste baterako utzirik.
...Gure komunitate autonomoko 500 bat lagunen giltzurrunak ez dira beren funtzioa betetzeko gai. Lagun hauek bizirik jarraitu ahal izateko dialisi izeneko tratamendua behar dute. Hauetako asko makinarekiko askatasuna emango dien giltzurrun-transplantearen zai daude...
Jendearen bizitzeko era, sarritan, inguruneak ezartzen dituen mugei ematen zaien erantzun moldakor eta sofistikatua da.
Joan den urriaren azkeneko astean, hausteskunde-kanpainaren azkeneko astean alegia, Gipuzkoako Foru-Aldundiak “Estudio de los espacios de interes naturalistico de Guipuzcoa” izeneko txostena aurkeztu zuen prentsaurrean.
Zer da lertxun-marra? Hemen Estatu Batuetako Mendebaldean aspen carvings deritze, alegia, aspen (latinez Populus Tremula, baina artzainek “txopua” deitzen diete) edo lertxunen azalean aiztoz egiten diren marrak; irudiak zein hizkiak. Horixe da euskal artzainek West famatuan sortutako artea.
Aldaketen aurkako erresistentzia ohmetan neurtuko balitz, zirkuitu irekien portaera (erresistentzia infinitu alegia) duen lagun bat baino gehiago ezagutuko duzula uste dut. Ideia bat aditzera eman eta norbaitek berau atzera botatzea zuri ere noizbait gertatuko zitzaizun, zalantzarik gabe. AURRERA!