Zinemaskopea telebistan

rain arteko telebistetan zinemaskopeko filmeak botatzen dituztenean, irudiaren alboko bi ertzak ez dira ikusten, pantaila karratuegia delako.

Orain arteko telebistetan zinemaskopeko filmeak botatzen dituztenean, irudiaren alboko bi ertzak ez dira ikusten, pantaila karratuegia delako. Oraingo pantailen neurriek izan ere, 4/3 proportzioa dute (zabalera zati altuera proportzioa, alegia), baina zinemaskopearen 16/9 formatukoak ere hasi dira saltzen.

Oraingo formatutik formatu zabalera eta definizio handira pasata, irudia osoagoa eta aratzagoa da.

Bost urte barru, telebista-programa guztiak definizio handian (1250 lerrotan) eta 16/9 formatuan egingo dira eta horretarako Europan Philips eta Thomson etxeek beren produktuak prestatu dituzte. Azken honek merkaturatu du jadanik 75,2x42,3 cm-ko pantaila duen Space System izeneko bere lehen eredua.

Telebista honetan, zinemaskope, Panavision edo Vistavision formatuko filmeen irudi osoa ikusten da, oraingo PAL, SECAM edo NTSC sistemetan (azken sistema honetarako magnetoskopioa behar da).

Frantzian bestetik, 16/9 formatuko programak hilabete hauetan D2-MAC Paquet sisteman edo 625 lerroko definizio normalean emitituko dira. Canal Plus, la Sept eta Antene 2 emisorek adibidez, beren programa batzuk formatu zabal honetan emititzeko konpromezua hartu dute. Gainera programak definizio handian transmititzen hasten direnean, normalena formatu zabala izango da eta oraingo 4/3koa programa eta filme zahar batzuena bakarrik.

Thomsonen Space System telebistan, teleaginte baten bidez nahi denean 4/3tik 16/9ra (eta alderantziz) pasa daiteke eta zooma erabiliz irudia jatorrizko zinema-formatura egokitu ere bai. 4/3 filmea bada adibidez, 16/9 pantaila osoa betetzea badago irudia apurtxo bat (ia ez antzemateko moduan) deformatuz. D2-MAC sisteman formatu-aldaketa hau automatikoa da, antenara horretarako aginte-seinaleak emititzen direlako. D2-MAC sisteman emititzen duten emisora frantses gehienak kriptikoak dira (irudiak eta soinuak aldi berean zarata dutenak eta behar bezala ikusteko deskodetzailea behar dutenak), baina Space System telebistak bere baitan ez du D2-MAC deskodetzailerik. Izan ere Canal + en Decsat eta France Télécom-en Visiopass deskodetzaileek (ikusle abonatuek erabiltzen dituztenek) D2-MAC deskodetzen dute.

Baina abonatu nahi ez dutenek eta la Sept katea publikoak TDF-1 satelitez D2-MACen emititutakoa ikusi nahi dutenek, Thomsonen beste aukera bat dute. Satelite-hargailuarekin batera kanpoan deskodetzailea eta antena parabolikoa instala dezakete 100.000 pezeta inguru ordainduta.

Hurrengo urteetan, 1.250 lerroko definizio handiko telebista hartu ahal izateko HD-MAC deskodetzeko txartela proposatuko da. Hala ere, gaur egun 625 lerrotan emititutako programak 1.250 lerrotan ikus daitezke, hargailuaren barnean irudien egonkortasuna eta fintasuna hobetzeko lerroak bikoiztu egiten direlako. Telebista berri honen hodiak, 1.000 pixeleko bereizmena du; beraz, irudi osorako 1.250.000 pixeleko bereizmena. Ikusentzunezko produktuek azken aldian izandako garapena ikusita (magnetoskopioa, kameskopioa, disko konpaktua, CD-bideoa, CD-fotoa, etab.) Thomsonek bere telebistari bost Peritel konexio ipini dizkio. Horrela Europako HD-MAC definizio handiko telebista, satelite-desmodulatzaileak, magnetoskopioak eta gainerako audio- edo bideo-aparatuak konekta daitezke.

Orain arteko telebistetan zinemaskopeko filmeak botatzen dituztenean, irudiaren alboko bi ertzak ez dira ikusten, pantaila karratuegia delako. Oraingo pantailen neurriek izan ere, 4/3 proportzioa dute.

Space System

telebista-ereduak, seinaleen zenbakizko tratamendua du, irudia txerta daitekeelarik. PIP (picture in picture edo irudia irudi barruan) sistemaz, norbera ikusten ari den programaz gain aldi berean pantailan beste kateetan emititzen ari direnak ere ikus daitezke. Horrez gain telebista klasikoen seinalizazio eta aurrerapen guztiak ditu.

Soinuari dagokionez, bost bozgorailuko anplifikadore estereofonikoa du. Soinu altuetarako bi bozgorailu ditu, ertainetarako beste bi eta baxuetarako bat. Soinu numerikoz emititzen diren programetan (emisora frantses eta alemanek D2-MACen emititzen dituzte), soinuaren kalitatea disko konpaktuetan bezalakoa da. Kalitate hori Hi-fi ekipo bati konektatuta erabat aprobetxa daiteke. Horretarako bi irteera ditu, eta aurrean beste bat, kasko estereofonikoa konektatu ahal izateko.

Thomson etxeak 16/9 proportzioko pantailadun telebistak fabrikatzeko apostua egin du, eta erretroproiektoreaz baliaturik 73 cm zabal eta 2,50 metro diagonaleko aparatuak saltzea espero du. 2000. urtean salduko diren erdiak, 16/9 proportziokoak izango direla diote. Orain Alemaniako Oihan Beltzean Villingen-en duten fabrikan hilero horrelako 1.000 telebista produzitzen dituzte. 16/9 hodiak Italiako Videocolor fabrikak egiten ditu; 150.000 urteko.

Space System

aparatuak duela gutxi hasi dira Frantzian saltzen eta Alemania nahiz Italiara orain ari dira hedatzen. Iparrameriketako merkatura datorren urtean helduko direla espero da. Definizio handiko telebista beraz, ari da laborategitik irten eta publiko zabalarengana iristen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.