Erreportajeak

Txingudi badiako labarrak eta landak

1992/10/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Higer lurmuturraren aurrean Amuitze irla dugu, eta Santa Anaren aitzinean, Hendaia ezagun bihurtu duten Dunbarriak.

Odola eta odolaren osagaiak. Prestaketa eta erabilera

1992/10/01 Furundarena Salsamendi, Jose Ramon -

Ebaki bat izaten dugunean, likido gorri itsaskor bat agertzen zaigu larruazalera; odola. Kontuan izan behar dugu likido gorri horretan zelula asko dabiltzala zirkulatzen, bakoitza bere funtzioarekin, eta ondorioz odola ehun bizia dela eta ez likido arrunt bat. Odolean globulu gorri edo hematieak aurki ditzakegu, globulu zuri edo leukozitoak eta plaketak. Guztiak hezur-muinean sortzen dira eta heltzen direnean odolera pasatzen dira. Bestalde odolaren zati likidoari plasma deitzen diogu, eta geroago adieraziko dizuegunez, plasma horretan substantzia garrantzitsuak daude.
Horrela errazago uler dezakegu odola ematen dugunean ez dela nahikoa edozein poltsetan sartzea eta edukitzea. Beharrezkoa da bere gatzatzea ebitatuko duen soluzioarekin nahastea eta zelulak bizirik mantentzeko nutriziogai egokiak erabiltzea. Beste sistema bizien antzera odoleko zelulek ezinbestekoa dute material anitzen oreka biokimiko delikatua mantentzea; batez ere glukosa, pH eta adenosina trifosfatoaren (ATP) oreka.

Fotolitografia industria mikroelektronikoan

1992/10/01 Iza Mendia, Amaia -

Silizioaren tratamenduan erabilitako urrats litografikoak duela ehun urte baino gehiago asmatu ziren arte grafikoetako industrian; xaflak inprimatzen, alegia. Litografia, hain zuzen ere, metalezko xafla batean nahiz harri laun batean (fotoerretxinaz baliatuz) letrak grabatzeko arteari deitu izan zaio. Historian zehar, industria elektronikoa zirkuitu inprimatuzko txartelak eta mikrosentsoreak sortzeko litografi grabaketaz baliatu izan da. Aitzindari gisa, 1955. urtearen inguruan Apolo programa dugu; oso zirkuitu sofistikatuak, baina pisu txikikoak behar bait ziren.

Kimikaren sorrera

1992/10/01 Bandres Unanue, Luis -

XVII. mendearen erdi aldean alkimia lehenengo eraso zorrotzak jasaten hasi zen eta eraso hauetan pentsakera cartesiarrak eragin handia izan zuen.

Anorexia nerbiosoa

1992/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da, bere ezaugarria pisua galtzeko asmo irrazional eta ilogikoak bultzaturik janariari erabat uko egitea izanik. Beste …

Benaresko tenplu handia

1992/10/01 Angulo, Patxi -

Benares hiri sakratua, Ganges ibaiaren uhertzean dago. Kondairak dioenez, Benaresko tenplu handian, munduaren zentrua adierazten duen kupula azpian, diamantezko hiru orratz dituen zilarrezko azpila dago.

Rio-ko gailurra: zazpi minutuko ametsa

1992/09/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Joan den ekaineko 3 eta 14aren artean Rio de Janeiro-n “Munduko gailurra” izenaz ezagutzen dena egin zen. Oraingoa ez da honelako lehenengo batzar nagusia izan; duela hogei urte Stokholm-en egin bait zen lehena. Orduz geroztik gaurdaino Lurraren osasunak txarrera egin duela esanda denak ados daude, baina egoera aldatuko denik ez dago hain garbi.

Hezueria

1992/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Azido urikoa artikulazio batean prezipitatzen denean sortutako gaixotasuna da hezueria, nahiz eta gorputzeko beste zati batzuetan ere prezipitazioa posible izan. …

Arraun kontuak. Oriotar baten iritziak

1992/09/01 Oliden, Patxi -
Orain dela berrogeitamar urte edo gehiago, traineruen karel arteko neurrria, oraingo treineruetan baino estuagoa zen. Gerora, untzigileak txalupak goi zabalagokoak …

Zabortegi kontrolatua hondakin solido hiritarrak suntsitzeko sistema

1992/09/01 Erauskin, Iñaki -
Mende honetako gizartearen ahaleginik nagusienetariko bat ingurunea babestea da. Bere helburua, baliabide naturalen neurrigabeko hurrupaketan oinarritutako garapen basatiak ingurugiroaren alferrik …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila