Gaur egun musika bi oinarri desberdinetan, batez ere, saltzen digute. Kaset magnetikoak izan dira ohizkoenak urte batzuetan, baina joan den hamarkadan disko konpaktuak merkatua irauli zuen. Hamarkada honetan, soinua beste oinarri batean grabatzea egongo da eta antza denez, zaharkiturik utziko ditu aurreko bitarteko guztiak.
Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena.
Psikologoak ondokoaz konturatzen ari dira: jendeak informazio teknikoa zergatik irakurtzen duen –eta askotan zergatik irakurtzen ez duen– jakiteko, kontutan hartu behar dena irakurlea da eta irakurgaiak berak ez du horrenbesterainoko garrantzirik.
Hamar, bederatzi, zortzi... hiru, bi, bat, zero! Dardar eta zalapartaka, itzelezko kohetetzarra ke-hodei trinkoen erdian gorantz hasi da. Lurrutzi du, astiro hasieran, azkarrago gero eta ziztu bizian azkenik, horizonte urdinean galdu delarik ... Ilargirako bidean doa Apolo XI, Saturno V jaurtigailu boteretsuak bultzata. Irudi gogoangarri hori gutariko askok, adin batetik gorakook batez ere, gogoan daukagu eta betirako izango dugu segurki. Alabaina, giza teknologiaren harrokeria puztu duten trastetzar indartsu eta erraldoi horiek iraganeko oroimen izan daitezke aurrerantzean.
Ur-ertzak aberastasun ekologiko handiko inguruneak ditugu, eta ez da harritzekoa; bi ingurune arrunt desberdinen arteko muga izanik bietako biztanleak aurki bait genitzake bertan.
Goiko galdera hori inozoren batek edo piromanoren batek egina dela pentsatuko zenuen akaso. Urtero, eta batez ere uda oro, zenbat sute izaten den eta zelako kaltea egiten duten ikusita, gure mendien egoera larriaz jakinaren gainean egonda eta etengabe hedatzen ari den basamortutzeaz ohartuta, izenburuko galdera lekuz kanpokotzat jo behar da. Baina gure basoen gaur egungo egoera eskasa ez da beti horrelakoa izan eta, zorionez, munduko beste alde batzuetan hobea da. Basoak babestearren suteen aurka urtez urte borrokatu ondoren, asko ikasi da suari buruz. Eta ondorio batzuk benetan harrigarriak dira.