Hipertentsio arteriala

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Tratamendua

Hipertentsioa esaten zaio odol-tentsioaren zifra altua izateari. Baina, noski, horrek aldez aurretik zifrak “normalak” noiz diren jakitea eskatzen du; pertsona guztiek ez baitituzte, normaltasunaren barruan ere, tentsio-zifra berberak.

Arbitrarioki, Osasunaren Munduko Erakundeak hipertentsioa definitzeko bi baldintza hauek eskatzen ditu: presio sistolikoa Ž160 mm Hg eta presio diastolikoa Ž95 mm Hg izatea, beti ere pertsona helduengan.

Eta zer dira zifra horiek?

Presio sistolikoa (edo altua, jende xeheak esaten duenez) ezkerreko bentrikuluaren uzkurdurari dagokio. Eta zifra horrek odola arteria zanpatuan zehar pasatzen hasten deneko unea adierazten digu.

Populazioaren % 15-19 da hipertentsoa.
Argazki hau ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra

Presio diastolikoa (edo baXua), berriz, bihotzaren atsedenaldiari dagokio. Tentsioa hartzeko aparatua husten hasten garenean arteria bere egoera normalera bueltatzen da eta odola normal zirkulatzen hasten da, inolako hotsik ez entzuteraino. Une horri dagokio, hain zuzen, zifra diastolikoa.

Puntu honetan, zenbat buru hainbat aburu esan genezake ia. Alegia, ikaragarria da jendeak zifra horiei buruz duen ideia, uste edo sinesmen oker edo faltsuen mordoa. Horietako bi aipatuko ditut. Oinarrian arrazoi zientifiko handirik ez dutenak dira, baina hala ere praktikan nahikoa ongi betetzen direnak.

  • Pertsonak duen adinaren hamarkada markatzen duen zifrari 1 zenbakia jarri aurretik eta horrela sortutako zenbakiak markatuko luke pertsona horrek eduki behar lukeen sistolikoa. Adibidez, 28 urte dituen gazte batek 12 eta 67 urte dituen adineko pertsonak 16.
  • Zifra diastolikoa sistolikoaren erdia gehi bat izango litzateke. Aurreko adibide berak hartuz (12:2) + 1 = 7 eta (16:2) + 1 = 9.

Beraz, aurreko bi sasi-legeen arabera, 28 urteko pertsonaren tentsio normala 12/7 litzateke eta 67 urte dituen pertsonarena, aldiz, 16/9.

Zer garrantzi du hipertentsioak?

Populazioaren % 15-19 da hipertentsoa, alegia 5-6 pertsonatik batek tentsioa altua du. Baina horietatik % 40ek ez daki hipertentsoa dela. Aurrera eginez, hipertentsoak direla dakiten % 60 horietatik erdia ez da medikuarengana joaten. Beraz, ez du medikazio edo tratamendurik hartzen. Eta, azkenik, medikuarengana doazenetatik erdia baino ez dago behar bezala tratatua.

Zeintzuk dira hipertentsioa eragiten duten faktoreak

  • Pisua. Frogatua dago obesitateak hipertentsioa dakarrela.
  • Sexua. 45-50 urte-bitartean, gizonezkoengan gehiago (2:1). Adin horretatik aurrera, erlazioa alderantzizkoa da.
  • Sedentarismoa
  • ESTRESA. Herrialde garatuetan gehiago, herri primitiboetan baino.
  • Gatz-kontsumoa
  • ALKOHOLA. Egunero 50 gramo alkohol onartzen dira. Hortik gora, alkohola arrisku-faktoretzat hartzen da.
  • Antisorgailu hormonalak (emakumezkoengan), eta arrazoi hormonalak menopausian.
  • Dena den, hipertentsio arterial guztien % 90 etiologia ezezagunekoak dira, eta horiei hipertentsio esentzial esaten zaie.

Tentsioa nola hartu?

Argazki hau ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra

Gaixoak erabat lasai egon behar du (bai fisikoki eta bai psikikoki). Ahal bada, 5 minutu aurretik ohatila baten gainean etzanda egon behar luke, gela lasai batean, erre gabe. (Bistan da hori ez dela ia inoiz betetzen).

Besoa, sorbaldaraino arroparik gabe ipini, mahukatxoa ongi jarri ahal izateko eta arropak besoko arteriaren gainean presiorik egin ez dezan. Besoak apoiatua behar du egon.

Normalean tentsioa arteria humeralean hartzen da. Horregatik mahukatxoaren gomazko poltsa besoaren aurre-barrualdearen gainean jarriko da, bere azpiko ertza ukondoaren gainetik, gutxienez 2 cm-ra, geratuko delarik.

Lehenbizi tentsio sistolikoa palpazioz determinatzen da. Horretarako mahukatxoa azkar-azkar puztu egiten da, arteria erradialeko pultsua desagertu arte. Ondoren, poliki poliki husten da (10 mm Hg 2-3 segundoero), pultsua berriro agertu arte, eta une horrexek ematen digu tentsio arterial maximoa.

Ondoren mahukatxoa erabat husten da, eta berriro hartzen da tentsioa, oraingo honetan auskultazio bidez. Arteria humeralaren taupada lokalizatzen da ukondoko tolesturan eta hortxe jartzen da estetoskopioa gehiegizko presiorik egin gabe. Berriz pizten da mahukatxoa, aurretik palpazioko metodoz aurkitutako presio sistolikoa baino 20-30 mm Hg gehiagoko presioraino. Segidan, poliki-poliki husten hasten da, lehenengo hotsa entzun arte (tentsio arterial sistolikoa), eta husten segitzen da tentsio arterial diastolikoa determinatzearren (hotsak entzuteari uzten zaionean).

Zein besotan hartu ere kontutan hartu beharreko puntua da; normalean eskuineko besoan hartuz 2-10 mm Hg altuagoko zifrak ateratzen baitira.

Ez ahaztu, azkenik, tentsioa hartzean egon daitezkeen akatsak (aparatuarenak, giroan egon daitekeen zaratak, eta abarrek eraginak, tentsioa hartzen ari den pertsonak egindakoak, pazientearen urduritasun-egoerak sortuak, etab.).

Gaixotasunaren ezaugarriak

Tentsio gisa ezagutzen duguna, bihotzak odola arterietara bidaltzen duten presioaren neurria besterik ez da. Baldintza normaletan (ik. irudia), balio horiek gutxi aldatzen dira bizitza osoan zehar. Alteraziorik usuena tentsio altuak (HIPERTENTSIOAK) dakarrena da.

Sintomak oso gutxi eta eskasak dira, eta hipertentsio arterialari “isileko hiltzailea” deitzeko ez dago arrazoi faltarik.

Bestalde sintomak ez dira espezifikoegiak: buruko minak (% 55), mareoak (% 50), kalanbreak (% 44), urduritasuna (% 40), palpitazioak (% 37), ikusmen-arazoak (% 36), nekea (% 30), bihotz aurreko zanpaketa (% 26) edota izerdialdiak (% 13) dira ohizkoenak.

Noiz da pertsona hipertentsoa?

Bere tentsio-zifrak jarraiko hiru hartualditan (tartean astebeteko epea utziz) 160 mm Hg eta 95 mm Hg baino altuagoak direnean. Ikus ondoko irudia.

Noiz hasi tratamendua?

Presio arterial diastoliko edo baxuari begira, eta mm Hg-tan

Tratamenduak honelakoa izan behar du:

  • ulerterraza gaixoarentzat, konplikazio handirik gabekoa.
  • kunplitzen erraza: adibidez, botikak jatorduetan hartuz.
  • eraginkorra (medikuaren kontrolpean).
  • kontrolatua (tentsioa noizbehinka hartuz).
  • lortutako ondorioen arabera egokitua.

Era askotako neurriak proposa daitezke, baina beste ezeren aurretik beharrezkoa da gaixoak buruan bizimodu-aldaketaren garrantzia argi eta garbi izatea.

  • Zigarroak. Egunean 6 baino gutxiago. Batere ez erretzea hobe.
  • Alkohola. Egunean 20 g baino gutxiago.
  • Gatza. Gatz gutxi erabili janariak prestatzen, eta mahaian ez erabili gatzontzirik.
  • Janariak. Hona hemen kontrolatu edo/eta baztertu beharrekoak: arrain eta haragi izoztuak; gozoak, oro har, kontuz!; sobreko zopak; aperitiboak, oro har; antxoak; urdaia; gaztak; espinakak; hestebeteak; urdaiazpikoa; kontserbak eta azeitunak.
  • Pisua ere kontrolatu
  • Botikak. Era desberdinetakoak erabiltzen dira, kasu bakoitzera moldatuz:
    - Diuretikoak: giltzurrunek ur eta gatz gehiago kanpora dezaten
    - Betablokeatzaileak: bihotzaren lana arintzeko
    - Odolak aurkitzen duen erresistentzia periferikoa txikiagotzen duten botikak.

Tratamendua

Adina
40 urte
Adina 40-59 urte Adina 60 urte

Ezinbestekoa Gomendagarria
Aukerakoa
Alferrikakoa

130-110
105-100
95
90
130-115
110-105
100-95
90
130-120 115-110 105-100 95
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila