Arrantzaleren bat honez gero txundituta geratuko zen erreketako urpetik txori txiki arre bat ateratzen ikusita! Sinesgaitza badirudi ere, badago urazpian ibiltzeko gai den hegazti bat. Hegazti akuatiko ugari uretan murgiltzeko gai bada ere, orain azalduko dugun espezie-taldea da ibai eta erreketako hondoetan zehar ibiltzeko gaitasuna duen bakarra: ur-zozoen taldea, hain zuzen.
Lurra dardarka hasten denean jendea ere dardarka hasten da. Gutxi gora behera bi mila milioi pertsona lurrikara-arrisku handia duten lekuetan bizi da. Txinako Tangshan-en (1976), Mexikon (1985) eta Armenian (1988) gertatutakoak lurrikaren ondorio latzen erakusgarri xume besterik ez dira.
Gorputzean daukagun laugarren katioi ugariena izanda ere, ohizko analisietan magnesioak ez du interes handiegirik sortzen, beharbada seroko mailak ehunetan dagoenarekin korrelazio zuzena ez duelako.
Japonian fruta eta barazki gutxi dute, besteak beste bertan lurralde txikian jende ugari bizi delako. Beraz, frutak eta barazkiak inportatu egin behar izaten dituzte. Japoniako konpainia batek ordea, letxuak baratzan ez eta fabrikan hazteko sistema asmatu du. Baratzan baino hiru aldiz azkarrago ekoizten ditu gainera.
Fisikako liburu guztietan, optikari buruzko atalean isladapena aztertu ondoren errefrakzioa dator. Guk azkeneko lantxoan isladapena tratatu genuenez gero, orain txanda errefrakzioari dagokio.
Urteak ez dira hutsaren truk igaro Londresko zubirik ezagunenarentzat. Tower Bridge izenekoak mendebete izango du aurki bizkar gainean.