Tailandia, Myanma-ko Batasuna eta Laos-en arteko mugaldea ezaguna da bertan aspaldidanik egin ohi den opio-salerosketa dela eta. Izan ere, urre- triangelua deritzon eskualde horretan ekoizten da Europan eta Estatu Batuetan kontsumitzen den heroinaren erdia.
Airea ionizatzen duten aparatuak, entxufatuta horman zintzilik egoten dira. Airea garbitu, gelako usain txarrak desagertarazi, bakterioak hil, pertsona lasaitu eta beste hainbat mesede egiten omen dituzte tresna hauek, publizitateak dioenez. Egia ote?
Minek 800 lagun hiltzen dituzte hilero-hilero, gerra aspaldi bukatu bazen ere. Armadak erretiratu ostean, lurpean utzitako minak ereindakoan bezain arriskutsuak dira; edo arriskutsuago. “Bakean” bizi omen diren lurraldeetan 200 mila milioi mina omen dago, banan-banan eztanda egiteko zain.
Oraingo martxan Suitzako errepideetako trafikoa dela eta, laster izango dira kolapsotik gertu. Bertako trenbideek ere arazoa neurri batean arin dezakete, baina adituek beste irtenbide bat aztertu dute: Suitzako hiri nagusiak 500 kilometro orduko abiaduraz lotuko dituen lurrazpiko tren “flotagarria”.
Urrats txikia gizon batentzat, baina jauzi erraldoia gizateriarentzat” esaldiak hagitz mendetako ametsa bete zela adierazi zuen; horixe esan baitzuen Neil Armstrong-ek Ilargian oina jartzera zihoanean. Gertaera urrunaren zantzuak ditu esaldiak. Lanbrotan galdutako memoria lausoaren hariak baino ez dira hitzok. Alabaina, 25 urte baizik ez dira igaro.