Tropikoko lekuetan ezezik, gure artean ere badira heriotza eragin dezaketen intsektuak. Lasai egon zaitezte, hori ez baita salbuespen-kasuetan baino gertatzen. Edonola ere, era guztietako intsektuen bisitarako sasoi egokia oraintxe da Euskal Herrian. Ezusterik gerta ez dadin, adi egotea komeni da.
Gizakiak denbora neurtzeko erabili izan dituen sistemak eta unitateak fenomeno astronomikoen ondorio zuzena dira. Astroen higidura periodikoa dela medio, kosmosak Lurraren eta lurtarron bizitza arautu egiten du. Beraz, landareen eta animalien bizi-zikloak higidura horietara egokitzea ezin liteke halabeharraren ondoriotzat har.
XVIII. mendearen azkeneko urteetan eta XIX.aren lehenengoetan, eta Ingalaterran bereziki, ekonomia politiko modernoa sortarazi zuten gizarteko hiru klaseak gorpuztu ziren; industri kapitalismoa, lur-sail handien ugazabak eta proletalgoa.
Maria Arantzazu Linaza, Jose Mari Rodriguez eta Jose Jabier Urkola CEIT Ikerketa-Zentruko Material-Sailan egiten dute lan. Altzairua dute aztergai eta obsesio nagusia. Ez da harritzekoa. Altzairuaren mikroegitura zehatz mehatz aztertu dute eta begi profanoontzat ulertezinak diren zirrikituetan eman dituzte azken hilabeteak. Lan horren emaitzak Elhuyarrek argitara emango ditu aurki. Jaso baino lehen, ikerlari horiek hobeto ezagutu ditzazuen, beraiekin aritu gara hitzaspertuan. Altzairuari buruz, jakina.
Mendeetan zehar iraun zuen neurrigabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen euskal balea Bizkaiko itsasotik. Belaunaldiz belaunaldi, herri-oroimena zahartzearekin batera, euskaldunon itsas bizitzako osagai nagusi izandakoa, bertso zahar eta armarrietako mamu isil bilakatu zen.
Uda honetako erronka nagusia askorentzat: pisua galtzea eta ondoren gramo bakar bat ere ez berreskuratzea. Borondate-apur bat baino zertxobait gehiagorekin, dieta egoki eta osasungarriarekin eta jateko orduan ohitura aldaketa batekin posible da sobera dauzkagun kilo horiek galtzea. Ikusi dezagun, bada. Nutrizioaren eta dieta edo jan-neurrien inguruko hainbat zalantza argitzen