Zuri-beltzez errebelatzea

Nogeras, Itziar

Elhuyar Fundazioa

Errebelatzea (eta positibatzea) ez da argazkizale guztiek egiten duten aukera. Batzuentzat nahikoa da argazkiak ateratzea, eta horiek laborategiren batera bidaltzea errebelatzera. Beste batzuk nahiago dute argazkia errebelatu eta guzti beraiek egin, argazkiak manipulatzeko aukera handia ematen baitu laborategiak. Nolanahi ere, errebelatzeko asmorik izan gabe ere, prozesu hauen nondik norakoak ezagutzeak argazkietan gerta daitezkeen akatsak ulertzen lagunduko digu. Zuri-beltzezko pelikula errebelatzea ez da ez konplikatua eta ez garestiegia. Ez da gela berezi edo laborategirik behar; pelikula errebelatzeko potoan sartzeko garaian bakarrik behar da erabateko iluntasuna, eta hori gela ilun batean (gauez bada hobe) edo poltsa opako batean egin daiteke. Erabili behar den tresneria beheko irudian ikus dezakegu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila