Maltzurra bezain polita: ANBULU GAIZTOA

Negu betean gaudelarik, ez genuke aukera hau pasatzen utzi nahiko landare polit hau aipatu gabe. Irakurleak gogoratuko du apika iazko otsailean genero bereko lilipa (Narcissus bulbucodium citrinus) aztertu genuela eta oraingorako genero bereko beste neguko lore lirain batez ihardun nahi dugu, anbulu gaiztoa izenekoaz, hain zuzen ere.

Adituek diotenez, Euskal Herrian bi subespezie aurki daitezke N. pseudonarcissus "pallidiflorus" eta N. pseudonarcissus "nobilis". Orokorrean "pallidiflorus" subespezieak besteak baino koroa zurbilagoa du eta hedatuagoa dago, batez ere altitude baxuagotan.

Anbulu gaiztoak landare txiki ertaineko eitea azaltzen du; bere hostoak hestu eta luzeak orlegi-urdinskak izaten dira eta lore bakarra gars luze batetik; kordotxa bateau kokatzen da dilindari, horizontalki edo zertxobait zintzilikatua. Lorearen eitea oso deigarria da eta bi zati nabarmentzen zaizkio: koroa, troupers baten antzera eta tepaloak. Altitudearen arabera, landarea neguan edota udaberri hasieran loratzen da, Euskal Herriko belarki, basogune, erreka bazterra eta zoikaztegi inguruetan. Fruitua berriz, 3 kusku dituen kutxatila bat da.

J. Terés

Oso aldakorra izanik, espezie hori erraboiladunen artean parke eta lorategietan landatuenetarikoa dela esan behar dugu, Europan batez ere. Horregatik, oso erailia izan da eta eite eta barietate ugari sortu dira. Bestalde, adituek (horrela adierazten du Flora Europearrak), 7 subespezie atxikitzen dizkiote, lehenago aipaturikoak gure artean bakarrik aurkitzen direlarik. Arestian aztertu dugun subespezie pallidiflorus hori penintsulako ipar aldean dago bereziki, Euskal Herriko Ipar aldetik Bretainiaraino puntualki eta eskas agertuz.

Bestalde, landare honek mitologian ere badu bere lekutxoa eta ezagunak dira Narciso izeneko artzain lirain baten inguruan kontatu ohi diren amodiozko istorioak.

Istorioak istorio, landare hau maiz erabili izan da sendabelartzat eta horri buruzko erreferentzia asko aurki daiteke. Esate baterako, Hipocratesek landare horretatik lortzen zuen zukuak edertasuna eskuratzeko balio zuela kontatzen da. Bestalde, landareak nacisina izeneko alkaloide bat du, batez ere bere erraboilan; diotenez, oso pozointsua da substantzia hori eta eragin "paralizantea" duela esan ohi da. Nolanahi ere, loreak narkotikotzat erabili izan dira, baita estula, asma eta beherakoaren aurka ere. Erraboilak berriz, epilepsia eta sukarraren aurka.

Neguko landare ederra dugu dudarik gabe Gales herriak landare adierazletzat hartzen duen lilipa hau.

FITXA TEKNIKOA
Anbulu gaiztoa/Lilipa arrunta

Familia: amarilidazeoak
Espeziea: Narcissus pseudonarcissus
Subespeziea: pallidiflorus
Banaketa: sakabanatua
Habitata: belardiak, basoguneak, erreka,
ertzak, zoikaztegi inguruak,
gehienbat isurialde atlantikoan
Sendabelarra: bai

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila