Azkenaldi honetan kalitateaz asko hitz egin eta hitz egiten da. Definizio ugari eman izan da kalitateari buruz, eta usuena “produktu edo zerbitzu bati, beharrizan adierazi edo inplizitu batzuk betetzeko gaitasuna ematen dioten propietate eta ezaugarrien multzoa”(1) dela dioen definizioa da. Kalitatearen interpretazio honek erabat zaharkiturik uzten du orain arte nagusi izandako ideia, hots, kalitatezko produktua fabrikazioan zehar kontrol fisiko-kimikoak, mikrobiologikoak edota organoleptikoak gainditzen dituena dela baieztatzen zuena, modu horretara fabrikatzailea ezarritako zehaztapen batzuei egokitzen zaiela ziurtatzen delakoan.
Atal honetako azken hiru lantxoetan soinuari buruz arduratu gara nagusiki; oraingoan berriz, garrantzi handia duen Fisikako beste atal bati helduko diogu: beroari eta horrek sortutako zenbait ondoriori. Beroari buruzko lan honi beste batzuek jarraituko diote eta horrela, zenbait artikuluxka irakurri ondoren, gai honi buruz zerbait gehiago jakingo dugulakoan nago; bitartean une atseginak igarotzeko balio izango balu, zer esanik ez, mila aldiz hobe. Beraz: on egin!
Gizakiak mende asko eman ditu denbora neurtzeko metodo zehatzen bila. Eguzkiari, ilargiari edota izarrei begira egon ohi ziren gure aurrekoak, denbora zenbatu, sailkatu eta neurtu nahian. Lehenengo tramankuluei esker, hilabeteak, egunak eta orduak nolabaiteko zehaztasunez banatzea lortu zuten. Orain, gutako askoren eskumuturreko erloju txikienak ere, segundoak eta hamarrenak ematen dizkigu zehaztasun osoz; goizetan, musika lagun, lotiena esnarazteko gai ere badira denbora neurtzen duten asmakuntza liluragarri horiek.
EEBBetako zientzilariek “super-gaua” hitzez izendatu zuten Txernobilen gertaturiko istripua. Duela 10 urtera arte, era horretako matxurarik gerta zitekeenik ez zuen inork uste eta, arrisku teoriko hutsa zela esaten zen. Gaur egun ordea, gaurik luzeena izan zen horretaz zerbait gehiago dakigu. Ez askorik, egia aitortzeko.
Beren bizitza guztirako lotuak, Hensel ahizpa bikiak medikuentzako misterio eta bitxikeria dira, eta kooperazio edo lankidetzaren adibiderik bikainena gu guztiontzat.
Meningitisa eta meningokokoen tankerako mikroorganismoek eragindako beste zenbait infekziok gizartean kezka handia sorrarazten duten eritasunak dira: ume txikiei egin ohi diete eraso, erraz kutsatzen dira eta bere ondorioak, oso larriak izateaz gain, konpon ezin daitezkeen arrastoak utz ditzakete. Gaixotasunari aurrea hartzea beraz, lehentasunezko helburua da osasun erakundeentzat.
FITXA TEKNIKOA Buztanluzeak
Internet sarean pil-pilean dagoen gaia iraultza berria izan liteke.
Gure planetan ez dira beti espezie berberak bizi izan. Hauek, organismoak bezala, sortu eta desagertu egiten dira, batzuk beren lerro ebolutiboa jarraituko duten espezie berriak eman ondoren eta beste batzuk erregistro fosilean arrasto bakanen bat edo beste utziz. Dibertsitatea ere, ez da beti berdina izan, bizitzaren historian dibertsitateak gora eta behera egin duen hainbat aldi tartekatu baitira. Artikulu honetan, planetako dibertsitateak historia ebolutiboan izan dituen gora-beherak eta gaur egungo egoera aztertuko ditugu.