1. saria, 2. saria, 3. saria eta Sari berezia

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Egilea: Leire Escajedo San Epifanio Artikulu atsegina eta gaurkotasun handikoa aurkeztu du Leirek CAF-Elhuyar sarietara. Klonazio terapeutikoaren mitoaz mintzatu da eta, azken orduko berrikuntzak aipatzeaz gain, ikuspegi globala eskaintzen asmatu du. Gainera, bere balorazioa egiten ausartu da. Horregatik guztiagatik, epaimahaiak artikulu onenaren saria eman dio. Egilea: Gorka Azkune Galparsoro Egileak: Iker Anega, Juan Jose Jubete eta Karmele Lopez de Ipina

‘Klonazio “terapeutikoaren” mitoa: egiak eta gezurrak‘ da zure artikuluaren izenburua. Zergatik aukeratu zenuen gai hori?

Nire ikerketa-gaiak horrelakoak izaten dira beti. EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Zuzenbidea eta Giza Genoma katedran egiten dut lan, eta bertan biomedikuntzaren aurrerapenarekin zerikusia duten gaietan aritzen gara. Klonazioari, transgenesiari eta antzeko gaiei buruz idazten dugu. CAF-Elhuyar sarietarako klonazioa aukeratu nuen, 2001. urtean gai garrantzitsua izan zelako.

Zein da artikuluan eman nahi izan duzun ikuspuntua?

Artikuluaren bidez klonazio terapeutikoa mitoa dela aldarrikatu nahi nuen. Hasteko, izen hori erabat desegokia dela iruditzen zait, izen hori ematean klonazioaren terapeutikotasuna azpimarratu nahi delako, baina, berez, ez dago klonazio terapeutikorik. Hau da, klonazioa prozedura bat da eta, berez, prozedura horrek ez du ezer sendatzen. Kontua da hortik, klonazioa erabiliz, etorkizunerako terapia bat atera nahi dela. Baina, printzipioz, klonazioa bera ez da terapeutikoa.

EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Zuzenbidea eta Giza Genoma katedrako partaide zarela esan duzu. Zer nolako lana egiten duzue bertan?

Leire Escajedo San Epifanio Lan Harremanetako Eskolako irakaslea da eta 1997. urtetik EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Zuzenbidea eta Giza Genoma katedran egiten du lan. Formazioz abokatua da.
E. IMAZ AMIANO

Giza genomaren inguruko aurkikuntza zientifikoen eta asmakizun teknologikoen ondorioz sortzen diren gizarte-arazoetan lan egiten dugu. Gai horietan sakontzen, eztabaidaguneak sortzen eta gure lanaren fruitua gizarteratzen saiatzen gara. Horretarako, argitalpenak egiten ditugu, aldizkari bat ere badugu eta eskolak ematen ditugu unibertsitatean.

Katedrako kide guztiak zuzenbidea ikasitakoak gara, baina beti saiatzen gara diziplina arteko elkarrizketa bilatzen. Izan ere, gure ustez aurkikuntzak eta gizakiarengan izan ditzakeen eraginak ezin ditu inork monopolizatu.

Gizartearen jakintza-maila egokia al da?

Ez dakit, jakintza ez da orekatua eta, gainera, asko nahasten gaituztela iruditzen zait. Klonazio terapeutikoarekin, adibidez, horixe gertatu da. Klonazio terapeutikoa zelula amen ikerketarekin nahastu dute, lotuta aurkeztu dituzte, baina ez dira gauza bera. Zelula amak beste bide batzuetatik lor daitezke. Gizartearen zati batek badaki hori, baina askok ez. Albistea emateko modua, noski, ez da zorizkoa, interes asko dago albisteak zabaltzeko moduaren atzean.

Zuzenbidea ikasita, zerk bultzatu zintuen gai zientifikoetara?

Gai zientifikoak zuzenbidearen eta etikaren ikuspuntutik aztertzen ditut beti. Natur zientzien eta teknologiaren aurrerapenek gizartean duten eragina ikertzen dut nik. Gai horietan zuzenbidea nahiko mugatuta dagoela ikusi nuen, erronka polita zegoela hor, eta horregatik animatu nintzen zuzenbidearen arlo horretan ikerketak egitera. Izan ere, lege gutxi daude eginak eta asko dago egiteko. Berritasunak eta egiteko dagoenak deitu ninduen.

2. Saria: ... eta halako batean sokak agertu ziren

Zergatik aukeratu zenuen gai hori artikulua egiteko?

Batetik, gaurkotasun handiko gaia delako, eta, adibidez AEBetan puri-purian badago ere, hemen ez delako hainbeste entzun, ez behintzat maila berean. Horregatik, jakitera eman nahi izan dut. Bestetik, betidanik interesatu izan zait fisika, eta azken teorien berri izatea gustatzen zait.

Zein da zure iritzia gaurko zientzia-dibulgazioari buruz?

I. NOGERAS

Orokorrean zientzia-dibulgazioaren egoera oso ona dela iruditzen zait. Lan asko egiten da zientzia-gaiak dibulgatzeko eta, izatekotan, batzuetan maila altuegia dela eta, ematen den informazioa ulerterrazagoa edo xeheagoa izatea eskertuko nuke.

Bestalde, euskarazko zientzia-dibulgazioa hastapenetan badago ere, oso maila onekoa dela uste dut. Zientziari buruzko gaiak gero eta gehiago entzuten ditugu inguruan, eta oraindik egiteko asko badago ere, bide onetik doala iruditzen zait.

3. saria: Ahotsaren bidez mugak gainditzen

Zergatik aukeratu zenuten gai hori?

E. IMAZ AMIANO

K. L. I.: Karrera-amaierako proiektu bat da; joan zen hilean aurkeztu zen. Nik aspalditik egiten dut lan ahots-ezagutzan eta, saio horretan sartzean, ikerketa-arloak integratu nahi izan ditugu. Landu nahi dugun ikerketa-lerro bat domotika da. Gainera, gutxitu fisikoentzat zerbait egin nahi genuen. Gerora, kasualitatez arazo fisikoak dituztenekin lan egiten zuen pertsona bat ezagutu nuen eta, hain zuzen, gutxitu fisikoei laguntzeko euskaraz horrelako proiektu bat garatu nahi zuen. Izan ere, haientzat euskaraz ez dago ezer gaur egun, eta, nire ustean, ahotsaren bidez etxetresnak eta bestelako tresnak kontrolatzerik balute, bizitza asko erraztuko litzaieke.

Zein da zure iritzia gaurko zientzia-dibulgazioari buruz?

K. L. I.: Lan politak egiten dira. Niri asko gustatzen zait Zientzia.net, oso interesgarria eta erosoa iruditzen zait. Bestalde, saiakerak egiten badira ere, oso zaila da zientzia jendeari hurbiltzea. Nire esperientzia, behintzat, hori da: nire jarduera jende xeheari era ulerterrazean azaltzea benetan zaila zait. Hala ere, beharrezkoa iruditzen zait; beraz, ahalegin handiagoa egin beharko genuke.

Sari berezia: Tumore-angiogenesia

Egilea: Gorka Orive Arroyo

M. IGARTUA

Zergatik aukeratu zenuen gai hori artikulua egiteko?

Lehenik eta behin, nire doktore-tesiaren gaiarekin erlazionaturik dagoelako. Gainera, zientzia-dibulgazioaren ikuspegitik, minbizia eta bere tratamendua interes handia sortzen duten gaiak direlako.

Zein da zure iritzia gaurko zientzia-dibulgazioari buruz?

Nire ustez, gaur egungo komunikabideei esker, inoiz baino hedatuagoa dago zientziaren dibulgazioa. Hala ere, aldizkari gehienak ingelesez daude, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatzitakoak gutxi dira. Horregatik, CAF-Elhuyar sariak bezalakoak zientziaren dibulgazioa eta euskara sustatzeko garrantzitsuak direla nabarmendu nahi nuke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila