Carton Virto, Eider

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia
Chieko Asakawa IBMko ikertzailea

“Teknologia erabiliz itsuek mundua ikus dezaten nahi dut”

2016/02/19 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Chieko Asakawa japoniarrak atleta olinpikoa izatea zuen amets umetan. Baina ametsa zapuztu zitzaion gaztetan istripuz nerbio optikoa mindu eta ikusmena galtzen hasi zenean, erabat itsu geratu baitzen denborarekin. Gerora, zientzialari konputazional modura aritu da, eta pertsona itsuen bizi-kalitatea hobetzen lagundu du, hamaika ekarpen teknologikoren bidez. Itsu izatea lanerako eragozpena du, baina, aldi berean, itsuen beharrak primeran ezagutzera eraman du itsutasuna bere azalean bizitzeak. Hortik, agian, haren adorea eta arrakasta. Gaur egun IBMko ikertzailea da, eta Egokituz Laborategiak 30 urte bete dituen honetan Euskal Herrira egin duen bisita aprobetxatuz elkarrizketatu dugu.

Kartografia lehen, orain eta hemen

2015/09/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Kartografian, mapak egitea aukeratzea da. Egileak aukeratu egin behar du zer ezaugarriri izango zaion leial, eta zer desitxuratuko duen: azalera, …

Nanopartikula magnetikoak, tumoreak berotuz suntsitzeko

2015/07/02

Nanopartikula magnetikoak tumore-zelulen aurka erabiltzeko, hainbat ikerketa-lan egin dituzte EHUko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko ikertzaileek. Zehazki, hipertermiaren arloan ari dira lanean.

X izpien oihartzun kosmikoa, eraztun

2015/06/29

Erdigunean Circinius X-1, bi izarrez osaturiko sistema bat, eta inguruan lau eraztun erraldoi. X izpien leherketa baten oihartzuna da NASAk …

Beroarekiko tolerantzia, heredagarria koraletan

2015/06/25

Australian egindako ikerketa-lan batean frogatu dute koral-espezie jakin batek beroarekiko duen tolerantzia heredagarria dela genetikoki. Horri esker, berotze globalaren mehatxu …

Europako Homo sapiensik neandertalena

2015/06/22

Duela 40.000 bat urteko gizaki baten matrailezurraren analisi genetikoa aurkeztu dute Harvardeko Medikuntza Fakultateko eta Antropologia Ebolutiboaren Max Planck Institutuko …

Lozorrotik atera eta seinalea bidali du Philaek, 67P kometaren gainazaletik

2015/06/15

Larunbat gauean iritsi zen seinalea, ESAk Darmsdaten duen operazio-zentrora: 85 segundo iraun zuen transmisioak eta 300 datu-multzo igorri zituen Philaek, …

Mikrogarro robotiko bigunak

2015/06/12

Irudiko mikrogarro robotikoa gai da oso objektu hauskorrak jasotzeko, haiei inolako kalterik eragin gabe. Milimetro erdia baino gutxiago da alderik …

Ezohiko arrasto organikoak, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosil arruntetan

2015/06/10

Globulu gorriak eta kolageno-zuntzak diruditen egiturak atzeman dituzte Londresko Imperial Collegeko ikertzaile batzuek, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosiletan. Aztertutako …

Eraikuntza jasangarria, eredugarria eta hedagarria

2015/06/08 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Europar Batasunak 20-20-20 helburua jarri dio bere buruari 2020rako: energia-kontsumoa % 20 murriztea, berotegi-efektuko gasen isurketa % 20 murriztea, eta …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila