Alan Baddeley Bristolgo Unibertsitateko Psikologia Saileko ikertzailea da eta oroimenaren psikologiaren esparruan erreferentea da. Hainbat testuliburu idatzi ditu eta beste hainbatetan argitaratzaile-lanak egin ditu. Duela hogeita bost urte puntako ikertzailea bazen ere, orduan garatutako teoriak berrikusteari ekin zion. Izan ere, Baddeley-k sortutako oroimenaren eredu teorikoak azken bi urteetan ere izan ditu aldaketak.
Neutroien dispertsioa zientziaren esparru askotan da erabilgarria. Neutroiak, ordea, ez dira errazak isolatzen. Erabiltzen den metodorik eraginkorrenari espalazio deritzo. Europan espalazio-zentro handi bat eraikitzeko proiektua da. Dieter Richter fisikaria polimeroen fisikan aditua da eta proiektu horren zientziaburua da.
Iazko porroten ondoren, NASAk Marte esploratzeko programa berrantolatu behar izan du. Scott Hubbard izendatu zuten programaren buru. Estrategia bilatu eta programa publikoari saltzeko planteamendu berriak erabaki ziren. Hubbard-en lana, besteak beste, komunikabideen aurrean azalpenak ematea da eta gurekin egoteko beta eskaini zigun.
Europako Batzordeak 2002-2006 eperako ikerketa zientifikoaren ildo nagusiak aurkeztu berri ditu. Iragan martxoan, Lisboan Europako gobernuburuek egin zuten bileran, ikerketa zientifikoak herri baten ekonomian, bizi-kalitatean eta erabaki politikoetan duen garrantzia azpimarratu zuten. Ideia hori gauzatzeko, Batzordeak "Europako ikerketarako eremua" sortzea erabaki berri du. Nanoteknologiari buruzko mundu-mailako konferentzia baten karietara, Europako "Garapen Lehiakor eta Jasangarria" programaren zuzendari Ezio Andreta jauna Tolosan (Frantzia) zen. Europako ikerketaz galdeturik, Batzordeak egiten duen lana eta hutsuneak nabarmendu zituen.
Medellineko planetarioak 300 lagunendako aretoa du, 200 lagunendako auditorioa, gela didaktikoa 50 lagunendako, zientzia-zaleendako 20 pertsonentzat tokia duen gela, eta liburutegia. Egunero irekitzen dute eta egunero lau funtzio egiten dituzte, eta ia guztietan aretoa bete-bete egiten da. Beraz, egunero 1.000 bisitari inguru hartzen dituzte. Duela 16 urte ireki zen.
Coruñan hiru zientzia-museo daude une honetan. Lehena 1983an sortu zen eta 1985ean ireki zitzaion jendeari, Zientzien Etxea. Eraikin hori, oro har, zientziari eskainita dago, planetarioa dauka, erakusketa ibiltariendako aretoa, naturari eskainitako zati bat, zientzia fisikoei eskainitako beste bat. Domus izeneko museoa ere badago, 1995etik. Museoetako metodologia ezarri du, gizakiarekin -gizaki eta espezie bezala- zer ikusia duten gaiak azaltzeko. Azkenik Finisterrae aquariuma dago. Iaz ireki zen, eta han bat egiten dute ohiko akuarioen filosofiak, museologiak eta itsasoko ingurugiroari eskainitako parteak.