Altonagak berak liburuaren kontrazalean ematen digu edukiaren berri: "Jean Etxepare medikua (1877-1935) guztiz apartekoa da gure letren historiako elizgizonen segida kolorebakoan. Liburu bi argitaratu zituen, Buruxkak (1910) eta Beribilez (1931). Lehenengoa biziki ausarta suertatu zen XX. mende- hasierako Euskal Herri santu-jalean, eta Etxeparek etxeko selauruan bahituta gorde behar izan zuen. Areago, andregaiak berarekin hautsi omen zuen. Ziurrenez, horixe da euskal literatura osoko jazokunerik erromantikoena. Aldudeko medikuaren bigarren liburuak, besteak beste zer-eta eboluzionismoa darama enkriptatuta lerro artean, Piarres Lafitte ondotxo jabetu zenez. Aldudeko medikua Haeckel eta Nietzsche bezalako batzuen liburu khiretseri lotu zen . Kontuak kontu, bakardade intelektual erabatekoan higatu zen Jean Etxepareren bizitza".
1994. urtean, zientzia-dibulgazioa sustatzeko CAF-Elhuyar sariak sortu zituzten CAF enpresak eta Elhuyarrek. Urtero zientzia-dibulgazioko artikuluak saritzeaz gainera (hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatzen dira), bi urtetik behin dibulgazio-liburu bat idazteko beka bat ematen zaio proiektu onenari. Euskaltzaindiak eta EHUk argitaratu berri duten liburu honez gainera, beraz, beste bost liburu argitaratu dira: Arturo Elosegiren Sexua eboluzioaren motore ; Jon Larra agaren Hegaztien migrazioa ; Kepa Altonagaren Folin Markesa eta Armand David, pandaren aita eta I aki Pe aren Enpresen sorrera EAEn XXI. mende-atarian . Horiez gain, beste bat ere bidean dago: Bego a Arratek XII. edizioan irabazi zuen proiektuarena, Biziaren sarea ehuntzen .