Lopez Viña, Rakel

Lopez Viña, Rakel

Marketin saila Elhuyar Fundazioa

Teknopolis: berritua Interneten

2009/01/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Teknopolis ek web gune berria estreinatu du: teknopolis.elhuyar.org. Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka. Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da Teknopolis eko lantaldea astero-astero.

Bioteknologia eztabaidagai

2008/12/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria, horixe da Leire Escajedo San Epifanio zuzenbidean doktoreak idatzi duen liburua. Nazioarteko Bioetika Elkarteak (SIBI) ikerkuntza-saria eman zion 2006an liburu honengatik, eta, orain, Elhuyar Fundazioaren eskutik, euskaraz argitaratu du. Jatorrizko liburua gaztelaniaz idatzita dago, eta ingelesera ere itzulita dago.

Teknopolis ETB3 katean

2008/10/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Joan den urteko urriko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria esku artean hartu eta 61. orrialdea zabaltzen baduzu, "Teknopolis berri-berria" artikulua aurkituko duzu; izan ere, berrikuntzaz beteriko Teknopolis saioa estreinatu eta aurkeztu genizun iaz. Hamabi hilabete pasatu dira ordutik, baina orrialde honetan aurkeztu nahi dizugun denboraldian, berriz ere, berrikuntzak ditugu nagusi.

Elektrokardiografia klinikoa

2008/03/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Karlos Ibarguren Olalde eta Felix Zubia Olaskoaga medikuek idatzi duten Elektrokardiografia klinikoa liburua argitaratu du Elhuyar Fundazioak. Obra joan den azaroan aurkeztu zuten Donostiako Miramar Jauregian, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Mugimenduaren Osasuna jardunaldiaren barruan.

Elhuyar Oinarrizko Hiztegia, bigarren argitalpena kalean

2008/02/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Elhuyar Oinarrizko Hiztegia -ren bigarren argitalpena kalean dago jada, eta Elhuyar Hiztegia -ren on line bertsioa ere kontsultagai. Hala, Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratuta eta formatu guztietan jarri ditu eskuragarri, erabiltzaile ororen beharrak kontuan hartuz.

Snow-en Bi kulturak liburua euskaraz

2008/01/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Inaki Irazabalbeitia Kimikako doktoreak itzuli eta moldatutako Bi kulturak liburua argitaratu du Elhuyar Fundazioak. Liburu hori C.P. Snow zientzialari eta idazleak idatzi zuen eta klasiko bat da zientziaren eta gizartearen harremanez diharduten lanen artean.

Etxepare, Aldudeko medikua dibulgazio-liburua kalean dago jada

2007/03/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Kepa Altonaga biologoak Etxepare medikuaren biografia idazteko proiektua aurkeztu zuen X. CAF-Elhuyar sarietara. Aurkeztu eta saria jaso. Urtebete luzez mediku eta idazle haren inguruko ikerketa egin ondoren, azkenean iritsi zaigu Etxepare, Aldudeko medikua liburua. Proiektua gauzatzeko, CAF-Elhuyarren irabazitako sariaz baliatu da Altonaga, baina liburua Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dute.

Euskal Herriko Aurpegiak DVDa kalean da

2005/11/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko Aurpegiak DVDa jarri dute merkatuan. Gure herrian barrena bidaia eder bat egiteko abagune paregabea da DVD hau, eta gure historia, hizkuntza, kultura, ekonomia eta abar era atsegin bezain erakargarrian ezagutzeko aukera ematen du.

Hizkiak eta zenbakiak lantzeko CD-ROMa

2005/10/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Gehienontzat ezagunak diren jokoak ekarri ditu Elhuyar Fundazioak HITZMIX CD-ROMera. Hizkiekin eta zifrekin aritzeko bost joko daude aukeran: Letren saltsa, Zifren saltsa, Hitz-pasa, Bortz eta Hitz gurutzatuak. Adin guztietako jokalarientzako diseinatuta dago, eta partaideak bakarrik edo lagunekin aritu daitezke.

Euklides. Elementuak, euskaraz

2005/09/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Elhuyar Fundazioak Euklides. Elementuak liburu osoaren euskarazko lehen itzulpena argitaratu du. Itzulpena EHUko irakasle Patxi Angulo Martinek egin du, baina, horretaz gain, datu ugarirekin osatu du liburua: testuinguru politikoa eta matematikoa, Euklidesen beste lanak, Elementuak lanaren kronologia, bost hizkuntzako hiztegia... Egileak hiru urte luze eman ditu liburu hau itzultzen eta osatzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila