Achucarro neurozientzia-zentroko eta EHUko ikertzaileek terapia berri bat aurkitu dute X kromosoma hauskorraren sindromerako. Sistema endocannabinoidea modulatuz gaixotasunaren sintomak hobetzea …
Donostiako Martutene auzoko Txomin-eneako bizilagunak beren etxeetatik atera dituzte, etxe horiek eraitsi egin behar baitituzte hartzen duten lur-eremua libre uzteko. …
Landareek mikroorganismoak detektatzeko hartzaile izan daitezkeen 472 gene identifikatu dituzte. Hartzaile horiei diana immune deritze, eta haiek abiarazten dute landareen …
Minbiziaren kontrako sistema berritzaile bat garatu dute Gaiker-IK4 buru izan duen proiektu batean. Tresna gisa nanopartikulak erabilita, tumoreen kokalekua zehaztea …
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika sailak bertako 14.000 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko plana jarri du martxan Bidasoa ibaiko Galera …
Gizakioi oilo-ipurdia jartzen zaigu, baina ileek ez gaituzte babesten. C bitamina elikagaietatik hartu behar dugu nahitaez, baina, izatez, badugu bitamina hori sortzeko beharrezko informazio genetikoa. Ostrukek, berriz, hegoak dituzte, baina ezin dute hegan egin. "Funtzionatzen" ez duten hamaika organo, gorputz-atal eta funtzio ditugu bizidunok. Gure arbasoetatik bereiztean, eboluzioan, jatorrian zuten funtzioa galdu dute, eta bestigial bihurtu dira.
Bi ur-tanta berdin ez dauden bezala, biki monozigotikoek ere izaten dituzte bata bestetik bereizten dituzten ezaugarriak. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten; genetikoki berdin-berdinak izaten dira anaia edo ahizpa bikiak. Gauza bera gertatzen da norbanako bakoitzaren zelulekin: zelula guztiek dute informazio genetiko bera. Kristalinoko zelulek, ordea, antz txikia dute urdaileko zelulekin, edo giharretako zelulekin. Desberdintasuna, kasu guztietan, informazio genetikoaren espresioan dago.
1990. urtean Farmazian lortu zuen katedra María Vallet kimikariak, eta ordura arte ikergai zituen materialentzat aplikazio berriak bilatzen hasi zen, "nire ikasle berrientzat interesgarriak izan zitezen". Horrela hasi zen medikuntzarako biomaterialak aztertzen, alegia, sistema biologikoekin elkarrekintzan jartzen diren materialak aztertzen. Orain, dagoeneko sortutako materialak "doitzen eta hobetzen" aritzen da, baita hirugarren belaunaldiko material deritzenak aztertzen ere, "arazo larri eta zailei" konponbidea bilatzeko. Besteak beste, hezurrak birsortzen eta botiken garraio eta dosifikazio selektiboa egiten laguntzen duten biomaterialak sortu ditu.
Bidaiak irauten duen tartea baino askoz iraupen luzeagoa dute espedizio ozeanografikoek. Abiatu baino lehen, prestaketa-lan handiak egiten dituzte zientzialariek, bidaian sor daitezkeen ezbeharrei aurre hartzeko. Eta, ondoren, bidaian bildutako materialari zukua ateratzeko garaia iristen zaie. Hainbat urte iraun dezake lan horrek.
DNAren haritik tiraka, denboran atzera egin daiteke, eta giza taldeak, eta haien kulturak, nondik nora mugitu diren jakin. Azkenaldian egin diren ikerketa batzuek iradokitzen dute, adibidez, gizonen eskutik iritsi zela nekazaritza Europako mendebaldera Ekialdeko lurretatik. Dirudienez, Europako lurraldeetara iristean, bertako emakumeekin batu ziren gizon haiek.