Ohituta gaude 3Dko avatarrak ikusten bideo-jokoetan, filmetan eta entretenimenduaren industriaren beste zenbait produktutan; ez hainbeste, ordea, medikuaren kontsultan edo etxean, eta are gutxiago norberaren itxura duten avatarrak. Alabaina, Tecnaliak garatu duen proiektuak arrakasta badu, litekeena da avatarrak ohiko bihurtzea medikuntzaren arlo batzuetan.
Izotzetako gizona deitu izan diote Adolfo Erasori. Urteko hilabete gehienak poloetan ematen dituela kontuan hartuta, ezizen aproposa ematen du harentzat. Inork izotzezko gizona deituko balio, ordea, oker legoke, izaera beroa baitu: grinaz bizi ditu bere lana eta ikerketak, eta berotasunez mintzo da haietaz. Izan ere, ezizenen gainetik, zientzialaria da Adolfo Eraso, eta halaxe aitortzen du berak ere bere abenturazaletasuna aipatzen diotenean: "Abenturazalea banaiz, bai, baina, batez ere, zientzialaria naiz ni".
Minbiziari buruzko datuak gazi-gozoak dira. Gaziak, minbizia delako, gaixotasun kardiobaskularren ondoren, heriotza gehien eragiten dituen gaitza, nola Euskal Herrian hala …
Lan-mahaitik oheburura (from bench to bedside), horrela deitzen zaio zuzenean terapiara bideratuta dagoen ikerketari, eta horretan ari dira minbiziaren tratamenduetan …
"Azken aldiko elikagai-krisiek agerian jarri dute hiritarrek ez dutela ez ulertzen ez sinesten egiten den komunikazioa". Hitz horiek José Luis …
Berriki, surfarekin lotutako bi proiektu aurkeztu dituzte: Surfsens eta Wavegarden. Lehena sentsazioak zenbaki bihurtzen dituen surf-ohola da, eta, bigarrena, olatu artifizialak sortzeko sistema. Dirudienez, surfaren industriak nahiago du olatuaren bila joan, haren zain egon baino.
Medikuntza pertsonalizatuaren helburua da ezaugarri genetiko berdinak dituzten pertsona-taldeak identifikatzea, ezaugarri horiek kontuan hartuta talde bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion prebentzio-neurri, diagnostiko eta tratamenduak eskaintzeko.
Era askotako minak daude, erabat fisikoetatik hasi, eta psikikoetaraino. Denak garuneko leku beretan prozesatzen dira, erantzun berberak eragiten dituzte organismoan, eta neurotransmisore berek parte hartzen dute denetan. Alabaina, ikuspegi desberdinetatik lantzen dituzte, adibidez, Minaren Tratamenduko Unitateetako anestesistek eta psikologo klinikoek.
Gose garenean, jateak; egarriz gaudenean, edateak; beharra sentitzean, sexu-harremanak izateak; nekeak jota gaudenean, atseden hartzeak; logura garenean, lo egiteak. Eta gustuko musika entzuteak, arte-lan bat ikusteak, naturaz gozatzeak, talde bateko kide izateak, jakiteak, irabazteak, maitatua sentitzeak. Horiek guztiak plazer-eragileak dira, eta horiek lortzearren hartzen ditugu erabaki batzuk eta baztertzen ditugu beste bide batzuk.