Ez da erraza heriotza-unea zehaztea. Izan ere, ez da une jakin bat, prozesu bat baizik. Hala ere, badu adierazle garbi bat: itzulerarik gabekoa da. Hortaz, egoera atzeraezina dela ziurtatzen den unetik, pertsona bat hilda dagoela esan daiteke, nahiz eta artean funtzio batzuk izan ditzakeen (arnasketa, bihotz-taupadak...). Are gehiago: gogorra den arren, kasu askotan garrantzitsua da lehenbailehen baieztatzea heriotza, funtzio horiek erabat galdu arte itxaron gabe, horren menpe egon baitateke transplantearen zain dagoen pertsona baten bizitza.
Nork bere burua norberaren gorputzetik kanpo sentitzea eta ikustea, argirantz bidaiatzea, berebiziko bakea sentitzea, edo izugarrizko beldurra... Halako esperientziak nahiko ohikoak dira hilzorian egon eta bizirik iraun dutenen artean. Batzuek fenomeno paranormaltzat edo mistikotzat jotzen dituzten arren, zientziak aztertu ditu, eta, neurri batean behintzat, azalpena ere eman die.
Sirtuina batek sagu arren bizialdia % 15 inguru luzatzen duela frogatu dute Bar-Ilan Unibertsitateko ikertzaileek (Israel). Zientzialariek urteak daramatzate sirtuina …
Japoniako geologoek ohartarazi dute etorkizun hurbilean lurrikara handi bat gertatzeko arrisku handia dagoela Fukushima inguruan. Hori ondorioztatzeko, 6.000 lurrikararen datuak …
Australian egin berri duten ikerketa batek ezeztatu egin du hobbita kretinismoa zuen Homo sapiens bat zela.
2003an aurkitu zuten hobbitaren …
Gaurtik aurrera, duela 47,8 milioi urteko historia ikertu nahi duten geologoek Gorrondatxeko labarrak izango dituzte erreferente nagusi. Hain zuzen ere, …
Odoleko testosterona-mailak pertsonen jokabidean eragiten duela frogatu dute Londresko Unibertsitateko ikertzaileek. Zehazki, berekoi jokatzera bultzatzen duela ikusi dute. Ikertzaileen esanean, …
"Ez dadila berriro halakorik gertatu" esatetik hori horrela izateko neurri eraginkorrak ezartzera, tarte handia dago. Tarte horretan daude zentral nuklearren segurtasunaz arduratzen diren erakundeak, eta, orain, Fukushimako hondamendiaren urteurrena iristear denean, kontuak aurkezteko garaia iritsi zaie. Bitarte horretan, zenbait adituk beren iritziak eta azterketak plazaratu dituzte, eta askok Fukushimakoak lezio garrantzitsuren bat irakatsi diela aitortu dute.
Ariketa fisikoa egitean giharretako zelulek jariatzen duten hormona batek, irisinak, osasunean dituen onurak frogatu ditu ikertzaile-talde batek. Horrez gain, hormona …
Gaur aurkeztu dute BCBL zentroan bertsolarien garun-jarduera aztertzeko egiten ari diren ikerketa. Aurkezpenean, ikerketa bultzatu duten bi zentroen ordezkari nagusiez …