Apirilaren 26an 25 urte beteko dira Txernobilgo hondamendia gertatu zela. Horrelako datak aproposak izaten dira gertatutakoa oroitzeko. Aurten, baina, lehenago berritu zaigu denoi oroimena: Japoniako Fukushima zentraleko istripuak ekarri digu gogora ordukoa. Horri guztiari buruzko gogoeta egin dute, besteak beste, Igor Peñalva eta Jose Ramon Etxebarria ingeniari nuklearrek.
Zientzia-aldizkari eta aditu askorentzat, neandertalen genomaren deskodetzea izan zen iazko albiste garrantzitsuenetako bat. Horrez gain, ikerketa gehiago plazaratu dira azkenaldian, eta guztiek neandertalak hobeto ezagutzea ekarri dute. Horren ondorioz, haien gaineko ikuspegia aldatu egin da: uste zuten baino aurreratuagoak, garatuagoak eta sofistikatuagoak zirela frogatzen ari dira ikertzaileak.
Eudald Carbonell arkeologo, antropologo eta paleontologo ezaguna da, batez ere, Atapuercako aztarnategiko zuzendarietako bat izateagatik. Hain juxtu, lan horregatik jaso zuen, ex aequo , Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturias Printzearen saria 1997an. Beste sari eta kargu asko ere badituen arren, ikertzailetzat du bere burua, eta alderdi horri ematen dio garrantzia. Dena dela, filosofotik ere asko du; hala, gizakiaren bilakaerari buruzko ideia interesgarriak ditu.
Iaz dena alde zuela ematen bazuen ere, uste baino gogorragoa egiten ari zaio izokin transgenikoari merkatura iristeko bidea.
Lau hamarkada barru, 9 mila milioi biztanle izango ditu munduak. Hori kalkulatu zuen Nazio Batuen Erakundeak. Kezka asko eragiten ditu horrek. Bat, nabarmena: nola elikatu pertsona horiek guztiak? Krisiaren eraginez edo, indar berezia hartu du galdera horrek azkenaldian; hala, zenbait erakundek eta adituk gaiari heldu diote. Eta batzuk galderari erantzuten ere saiatu dira.
Zure ustez, zein ikerketa-arlok merezi du Nobel saria? Galdera hori egin zien Elhuyar aldizkariak zenbait Nobel sariduni eta ikertzaile ospetsuri, aurten Nobel sariak nortzuek jasoko dituzten jakin baino astebete lehenago. Abagunea aproposa baitzen: DIPCren 10. urteurrena ospatzeko, punta-puntako zientzialariak bildu ziren Donostian, iraileko azken astean. Haietako batzuk galderari erantzuten ausartu ziren. Eta batek, bakar batek, bete-betean asmatu zuen.
"Zientzia-fikziokoa dirudiena errealitate bilakatzeko ahaleginetan ari dira ikertzaileak". Esaldi topikoa bihurtu den arren, batzuetan ia saihestezina da halako zerbait bururatzea; adibidez, jakitean paralisia duen pertsona batek, pentsatze hutsarekin, robot bat mugiaraztea lortu duela esperimentu batean. Edo paralizatutako gorputz-adar baten mugimendua berreskuratu duela. BCI teknologien, garunaren eta ordenagailuen arteko interfazeen adibide nabarmenetakoak dira horiek.
Plazeboen erabilerak zalantza etiko handiak sortzen ditu mediku-kontsultetan zein ikerketa klinikoan.
Biodibertsitatearen aldean, kontzeptu ezezagunagoa eta urrunagoa da geodibertsitatea. Eta ez da harritzekoa: nahiko berria izateaz gain, pertsonoi errazagoa zaigu bizidunekin hunkitzea eta identifikatzea materia bizigabearekin baino. Hala ere, azken aldian indarra hartzen ari da alor hori, geologoen eta adituen artean ez ezik, gizartearen beste arlo batzuetan ere, hasi lurralde-antolamenduaren arduradunetik eta turismo-kudeatzaileetaraino.