Ekonomia berdea da aurtengo Nazioarteko Ingurumen Egunerako Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proposatu duen gaia. Eta gai bera izango da ekainaren 20tik 22ra egingo duten Rio+20 biltzarraren gako nagusietako bat. NBEren arabera, biltzarra "aukera paregabea izango da hemendik 20 urte barru nahi dugun mundua zehazteko".
NBEk bultzatu nahi duen ekonomia berdeak aditu askoren kritikak piztu ditu. Urrutira joan gabe, iritzi kritikoa dutenen artean daude Unai Pascual ingurumen-ekonomialaria eta Gorka Bueno ingeniaria eta energian aditua. Haien ustez, NBEk aipatzen duen ekonomia berdea ez da nahikoa, eta "beste ekonomia berde" baten alde egiten dute, bakoitzak bere arlotik. Beste esparru batetik, Amaia Pérez Orozco ekonomialari feministak ere argudio sendoak ditu NBEren proposamena baztertzeko eta beste sistema ekonomiko bat proposatzeko.
Kepa Altonaga ikertzailea da, zoologoa. Baina, haren esanean, gai bati buruzko ikerketa bera bezainbeste interesatzen zaio ikerketa jakin horren inguruko garaia, pertsonak eta pentsaerak ikertzea. Eta horixe frogatzen dute idatzi dituen liburuek. Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa da azkena, eta hari horri tiraka atzerakako bidaia egin dugu.
Minbizi gehienen jatorria edo eragilea ezezaguna bada ere, jakina da kasu batzuek jatorri genetikoa dutela. Kasu horiek identifikatuz gero, gaitzaren garapena eragozteko neurriak hartzeko aukera dago. Horretan dabiltza, beste batzuen artean, Donostiako Onkologikoko Genetika Saileko sendagileak. Aldi berean, ikertzaileek minbizi horiek hobeto ezagutzeko ahaleginetan dabiltza.
Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, …
Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroan bertsolariekin egiten ari diren ikerketa film bat balitz, orain korapiloan leudeke. Filmaren hasiera ezaguna bada ere, bukaera oraindik ez dago idatzita; beraz, artikulu honek ez dio amaiera zapuztuko inori. Gainera, asmoa beste bat da: argumentuaren mamia azaltzea, hain justu.
Gorilaren genoma deskodetu eta aztertu dute nazioarteko zenbait erakundetako ikertzaileek elkarlanean, eta ikusi dute, gure ahaide hurbilena txinpantzea bada ere, …
Gaur aurkeztu da Euskal Herriko gazteek zientziari eta teknologiari buruz duten pertzepzioa azaltzen duen azterketa. Ikerketa zabala izan da; hain zuzen, Elhuyar Fundazioko Eneritz Muguruza azterketaren koordinatzailearen arabera, ez dira mugatu gazteek zientziaz eta teknologiaz duten iritzia biltzera: “diagnosi sakon bat egin nahi izan dugu, eta, horretarako, gai horiei buruz duten interesa neurtzeaz gain, haien informatzeko ohiturak ezagutu nahi izan ditugu, eta ikusi nola baloratzen duten eskolan jasotzen duten prestakuntza zientifiko-teknologikoa. Azkenik, bokazioei buruz ere galdetu diegu”.
Atzo mundu osoak gogoratu zuen urtebete lehenago Fukushiman izandako hondamendia. Elhuyar aldizkariak otsailean bezala, komunikabide gehienek arreta berezia jarri diote ordutik gertatutakoari.
Batzuetan, ilberria baino hiru egun lehenago edo ondoren, Ilargiaren disko osoa ikus daiteke, nahiz eta oso ahul ageri. Lurraren islari …