Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Barbie baten gorputzean harrapatuta

2012/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Imajinatu zeure burua Barbie baten gorputzean harrapatuta. Edo zeure begien aurrean ikusten duzula orain arte ostatu eman dizun gorputza. Imajinatu, bestela, gomazko esku bat duzula edo hiru esku dituzula; maniki bat zarela edo lau metroko erraldoia... Bada, Henrik Ehrsson ikertzailearen esperimentuetan parte hartzen baduzu, ez duzu imajinatu beharrik izango: esperientzia horiek benetan bizitzeko aukera izango duzu. Helburua, dena den, ez da bizipen bitxiak eskaintzea, baizik eta ulertzea zergatik eta nola sentitzen dugun gure gorputza gurea dela.

Estatu Batuetako zentral nuklearrik zaharrena, alerta-egoeran

2012/10/30

Estatu Batuetako ekialdean segurtasun-neurri guztiak hartzen ari dira Sandy hurakanari aurre egiteko. Horien artean, New Jerseyko Oyster Creek zentral nuklearra alertan jarri du NRCk (Nuclear Regulatory Commission), segurtasun nuklearraz arduratzen den Estatu Batuetako erakundea.

Biodiesel batzuk bakarrik babestuko ditu Europar Batasunak

2012/10/23

Biodiesel-ekoizpenari buruzko legedia aldatuko duela iragarri du Europar Batasunak, elikagaiekin lehiatzen duen ekoizpena mugatzeko. Hala,  2020. urtetik aurrera, algetatik, lastotik eta biomasa-hondarretatik eratorritako biodiesela baino ez du bultzatuko Europar Batasunak.

Prestige ontziaren fuel-olioa arnasteak kalteak eragiten ditu genoman

2012/10/17

Fuel-olioak airera isuritako konposatuek arratoien genoman kalteak eragiten dituztela frogatu dute A Coruñako Unibertsitatearen Toxikologia Sailean. Ikertzaileek adierazi dutenez, hondamendiaren arrastoak garbitzen aritu ziren boluntarioek izan zituzten osasun-arazoen eta fuel-olioa arnastearen artean erlazio zuzena dagoela berretsi du ikerketak.

Arrainen sexua bereizteko metodo erraz eta erabilgarri bat garatu dute EHUn

2012/10/15

RNA, zehazki 5S rRNA, arrainen sexua identifikatzeko markatzaile aproposa dela frogatu dute EHUren Zoologia Saileko Zelulen eta Ehunen Biologia Laborategiko ikertzaileek.

Medikuntzako Nobel saria, zelula helduak pluripotente bihurtzeko gai direla frogatzeagatik

2012/10/08

Zelula helduak pluripotente bihurtzeko gai direla erakutsi duten bi ikertzailek jasoko dute aurtengo Fisiologia edo Medikuntza alorreko Nobel saria: John …

Arto transgenikoa minbizi-eragile dela ondorioztatzen zuen ikerketak akatsak ditu, EFSAren esanean

2012/10/05

Irailaren 19an, herbizida bat eta herbizida horrekiko erresistentea den arto transgenikoa arratoietan minbizi-eragileak zirela erakusten zuen artikulu bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Europako Batasunean elikagaien segurtasunaz arduratzen den erakundeak (EFSA), ordea, akats metodologiko handiak aurkitu ditu ikerketa horretan, eta, beraz, emaitzak baztergarriak direla ondorioztatu du.

Europar Batasunak zuhurtziaz argitaratu du zentral nuklearren segurtasunari buruzko txostena

2012/10/04

Europar Batasuneko arduradunek gaur atera dute zentral nuklearren segurtasunari buruzko azterketaren emaitzak biltzen dituen txostena. Dokumentua ofizialki argitaratu aurretik, ordea, datu batzuk argitaratu ziren; hortaz, jakina zen zentral askoren segurtasun-neurriak ez direla behar bezain zorrotzak.

Enkarni Gomez Genua Ingeniaritzan Doktorea. Zientzialari feminista

"Pentsatu behar dugu nork jasaten dituen gure ikerketaren ondorioak"

2012/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Elkarrizketaren hasieran apal eta urduri aitortu duenez, bere ibilbidea ez da arrunta izan. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatearen Meatze Eskolan ikasgaiak euskaraz ematen lehenengoetarikoa izan zen; azken urteotan, eta eskola berean, zientziaz eta generoaz hausnartzeko tailerrak eman ditu; teknozientziak eta zientzialariek gizartean duten ardurak kezkatzen du; emakume ingeniari eta asmatzaileen erakusketa antolatu du; eta harreman estua du artearekin. Agian ez da ingeniaritzan doktore den baten ohiko ibilbidea izango, baina gustura ageri da hartu duen bidearekin.

Berez desegiten diren inplante elektronikoak garatu dituzte

2012/09/28

Emaitzak Science aldizkarian argitaratu dituzte, eta Estatu Batuetako, Koreako eta Txinako zenbait unibertsitateko ikertzailek sinatzen dute lana, Suk-Won Hwang …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila