Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Karbohidratoak digeritzeko eta sozializatzeko geneek egiten dute zakurra zakur

2013/01/30

Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, karbohidratoak digeritzeko gaitasuna ematen duten geneak funtsezkoak izan ziren zakurrak etxekotzean. Horrez gain, garunaren garapenarekin eta portaerarekin lotutako beste gene batzuk ere garrantzia handia dute bi espezieak bereiztean.

Legenarraren bakterioak zelula ama bilakatzen ditu zelula helduak

2013/01/23

Legenarra eragiten duen bakterioak zelula helduak birprogramatzeko eta zelula ama bilakatzeko gaitasuna duela deskubritu dute Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaileek. Legenarra nola hedatzen den aztertzen ari zirela izan dute mekanismo horren berri; hain justu, horretaz baliatzen dira bakterioak organismoan zehar hedatzeko.

Busturialdeko biztanleak Santimamiñen bizi zirenen oinordekoak direla frogatu du EHUko talde batek

2013/01/17

Duela 4.000 urte Santimamiñen bizi ziren pertsonak gaur egun Busturialdean bizi direnen arbasoak direla frogatu du EHUko BIOMICS taldeak. Horretarako, Santimamiñen topatutako hezur-arrastoen DNA mitokondriala aztertu dute, eta gaur egungo populazioaren lagin batekin alderatu dute.

Oroimenerako gakotzat jotzen zen molekula ez da uste zen bezain garrantzitsua

2013/01/16

Elkarren artean zerikusirik ez duten bi ikerketak frogatu dute orain arte oroimenaren molekula izenarekin ezagutu den entzima ez dela ardatza, azkenaldian egin diren ikerketek erakusten zutenaren aurka.

Hilekoaren aurreko nahastea detektatzea errazten duen test bat sortu dute

2013/01/09

Hilekoaren aurretik zenbait emakumezkok izaten dituzten asaldurak detektatzeko tresna bat garatu du Leire Aperribai EHUko psikologoak, bere doktore-tesian. Izan ere, emakumezko askok hilekoaren aurretik ez dute ezer berezirik nabaritzen; beste batzuek, ordea, egunerokotasunean eragozpenak sortzen dizkieten asaldurak izaten dituzte: gogo-aldarte depresiboa, herstura, sentiberatasun emozional areagotua, nekea, kontzentratzeko arazoa, zefalea...

Begia eta eskua funtsezkoak dira irakurtzean, txineraz zein frantsesez

2012/12/18

Frantziako eta Txinako irakurleekin egindako ikerketa batean, irakurtzean garuneko eremu berberak erabiltzen direla frogatu dute, bai hizkuntza batean bai bestean. …

Sexua, zertarako?

2012/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zalantzarik gabe, sexuak arrakasta handia du. Horixe berretsi du Ibon Cancio biologoak: "Ugalketa sexuala oso arrakastatsua izan daiteke, eta numeroek …

Usain zuria sortu dute

2012/11/22

Usain neutroa sortzeko metodoa asmatu dute Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek. PNAS aldizkariaren on line edizioan argitaratu dute egindako lana, …

Duela 71 mila urteko harrizko ezpalak, gure espeziearen ahalmenaren erakusgarri

2012/11/12

Noiztik ditu gure espezieak besteetatik bereizten dituen ezaugarri kognitibo eta kulturalak? Berezkoak ditugu, eta, beraz, lehen Homo sapiens-en garunek ere bazituzten H. sapiens garaikideek dituzten ahalmenak, edo denborarekin joan dira garatzen? Aspaldiko eztabaida da, eta ez dago hipotesietako bat onartu eta bestea baztertzeko froga garbirik, baina, Nature aldizkarian on-line argitaratutako artikulu bat aintzat hartuz gero, badirudi lehen hipotesia gailentzen ari dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila