Elhuyar Zientzia
1990/06/01
Tokioko unibertsitateko kimikari-talde batek presio normaletan eta 11,4 K-eko tenperaturan supereroankortasuna mantentzen duen materiala aurkitu dute.
1990/05/01
Haurdun dauden emakumeei odol-analisi bat eginez fetuaren sexua ezagutu daiteke.
1990/05/01
Bost metroko diametroa eta laurogeitamar metro kubikoko bolumena duen globoari esker, pertsona Ilargian bezalaxe saltoka ibil daiteke.
1990/05/01
Frantziako Arto-Produzitzaileen Elkarteak aditzera eman duenez, plastiko berri, malgu eta biodegradagarria lortu dute.
1990/05/01
Ozono-geruza desagertzearen arazoan konponbiderik ez da ikusten epe motzera. Erabateko irtenbideak zailak direnez, irtenbide partzialak bilatzeari ekin zaio.
1990/05/01
Hestegorriko minbiziaz hildakoen proportzioa, munduko altuena da, Siberiako ipar-ekialdean sobietarrek egindako inkesta zehatzek adierazten dutenez.
1990/05/01
Sortzen ari den galaxia izan daitekeen hidrogeno-hodei erraldoia detektatu berri dute Virgo konstelazioan.
1990/05/01
Arktikoko bankisa azken hamar urteotan bi metro mehetu da Cambrige-ko unibertsitateko Peter Wadhams doktoreak dioenez.
1990/05/01
Neopilina, Aro Primarioko fosila dugu; duela 350 milioi urte dinosauruak baino lehen agertutakoa.
1990/05/01
Genevan CERN erakundeak Partikula Azpiatomikoen Laborategi Europarra martxan jarri eta hilabetez lan egin ondoren, emaitzak jasotzen hasiak dira. Zº izeneko …