Odol-analisi batek fetuaren sexua zein den argi dezake

Haurdun dauden emakumeei odol-analisi bat eginez fetuaren sexua ezagutu daiteke. Metodo honen garrantzia gaixotasun hereditarioen detekzioan datza.

Fetuko zenbait zelula plazenta igaroz amaren odolarekin nahasten dira. Fetua arra baldin bada, honen zelulak detektatzea posible da, zeren eta Y kromosoma izango bait dute. Jadanik, lehenengo probak egin ondoren, erabateko arrakasta iragar daiteke teknika honentzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila