Ilargian bezala saltoka

Bost metroko diametroa eta laurogeitamar metro kubikoko bolumena duen globoari esker, pertsona Ilargian bezalaxe saltoka ibil daiteke.

Zubien gainetik edo zuahitzen gainetik jauzika ibiltzea huskeria da helioz betetako globo honetatik zintzilikatzen bazara.

Zintzilik dagoena, Ilargi gaineko grabitazio-baldintza berdintsuetan aurkitzen dela eta, Pirinio aldeko Capbis herriskan egindako saioa ikustera

militar frantsesak eta “Aeroespatiale” erakundeko adituak etorri dira, besteak beste.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila