Ozono-geruza gutxiago kaltetu nahian

Ozono-geruza desagertzearen arazoan konponbiderik ez da ikusten epe motzera. Erabateko irtenbideak zailak direnez, irtenbide partzialak bilatzeari ekin zaio. Hauen artean, CFCen ordezkapena izan da lehena. Harrigarria bada ere, substantzia ordezkatzaileak bilatzea CFC familian bertan egin da. Zenbait kimikarik CFC 123 (1,1 -dikloro-2,2,2-trifluoroetano)ren ezaugarriak goraipatu ditu.

CFC11 da CFC familiako substantziarik kaltegarriena. Substantzia honen bizitza 65 urtekoa denez gainera, are eta kaltegarriagoa da. Aldiz, CFC 123ren bizitza 18 hilabetekoa da. Bestetik substantzia hauek estratosferarantz oso poliki igotzen direnez, CFC 123 estratosferara heldu baino lehen deskonektatu egiten da. Beraz, ozono-geruza oso gutxi kaltetzen du. Ikerlari batzuen arabera CFC 123ren ozonoaren kaltetze-indizea CFC 11renaren %7 omen da.

Hau dela eta, munduan dagoen CFCren produzitzailerik handienak, hots, EEBBetako "Du Pont" enpresak, 1991. urtean Ontorion eraiki asmo duen lantokian, CFC 123 substantzia bakarrik produzituko du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila