Uranga, Ane Miren

Uranga, Ane Miren

Barazkiak: dentsitate handiko elikagaiak

2000/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gorputzarentzat premiazkoak ditugun barazkien talde hau erabat anitza dugu, hainbat landaretan zati jangarria ezberdina dela kontuan hartuta. Kasu batzuetan landarearen zainak jaten ditugu (azenario, zainzuri, eta abarrena esate baterako). Bestetan berriz, orri edo hostoak: espinaka, azelga eta letxuaren kasuan adibidez. Gezurra badirudi ere, landarearen lorea ere jan ohi dugu: azalorea, alkatxofa eta aza besteak beste. Tomatea, pepinoa eta piperra landarearen fruituak lirateke, eta azkenik, ilar, baba eta artoaren haziak dira jaten ditugunak.

Fruta-barietatean dago osasuna

2000/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Basa fruituak izan ziren gizakiaren lehenengo elikagaiak, beraien kolore eta zaporeagatik erakargarri eta eskuratzen errazak zirelako. Naturak betidanik eskaini dituen frutak, orain ere ezinbestekoak dira gure otorduetan elikadura orekatua nahi izanez gero.

Zitrikoak: laranja, limoia, mandarina eta pomeloa

2000/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Freskotasuna, usain atsegina eta kolore biziko fruitu hauek, neguko C bitamina-iturri oparoenak ditugu. Izan ere udan barazki freskoen eskaintza handiagoa denez, gizakiaren C bitamina-beharrak errazago ase daitezke; neguan aldiz, zitrikoek betetzen dute eginkizun hori.

Frutarik ospetsuena: sagarra

2000/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Sagarrondoa dugu zalantza barik gure artean gehiena hedatutako fruta-arbola, kolore eta zapore ezberdinetako sagarrak eskaintzen dituelarik. Gu gaur sagarrari buruz mintzatuko gara eta beste baterako utziko dugu sagardoaren kontuak.

Zer du patatak denen gustuko izateko?

2000/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Patataren historia aztertuta, jatorria Amerikako Andeetan duela ikusten da, han asko lantzen den “papa” izeneko tuberkuluan. Nahiz eta Pizarrok 1534. urtean Iberiar Penintsulara ekarri zuen, XVIII. mende arte ez zen gizakien elikagai bilakatu, hasiera batean patatak gaitzak sortzen zituela uste zelako. Baina mende horretan Europa astindu zuen nekazaritzaren krisiak eraginda tuberkulu hau landu eta jaten hasi ziren eta mendearen bigarren erdialdera Euskal Herrira iritsi zen.

Kafea esne-tanta batekin mesedez

1999/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Nork ez du esamolde hau sekula erabili? Lantokian, lagun artean, etab.etan, maiz hartu izan dugu kikarakada bat kafe; hutsa, esne-tanta batekin edo kafesne-modura. Kikarakada-kafeak ez du nutrizioaren ikuspegitik zer esan handirik, ez baitu ia kaloriarik (2 kilokaloria 100 ml-ko baino ez), ezta aipamenik merezi duen mantenugairik ere. Baina duen kafeinak, bizigarria izanik, askotara eragiten du gorputzean.

Jogurta: janari funtzionala

1999/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Esnekiez luze eta zabal hitz egin badugu ere, gaurkoan jogurtaz jardungo dugu.
Joan den apirilean Bartzelonan egin zen jogurtari buruzko III. nazioarteko kongresua hartu dugu horretarako aitzaki. Eta, ezer baino lehen, aurreratu behar dugu bertan elkartu ziren mundu osoko 300 aditu bat etorri zirela jogurtak izaera funtzionala duela baieztatzerakoan.

Ardoa edanda...

1999/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Erromatarren garaiaz gero izan da ardoa ezinbesteko edari jatorduetan eta bere gabezia zoritxarrarekin lotu izan da. Gaur egungo ospakizunetan ere ez da ardorik falta mahaian. Alabaina, ezin dugu ahaztu ardoaren oinarria mahatsa dela eta berau dela, mizpira, txirimoia, brinoia eta platanoarekin batera, kaloria gehien duen fruta. Mahatsaren kasuan kaloriak karbohidratoetatik datoz eta horiek dira ondoren ardoaren kalitatea erabakiko dutenak.

Lekaleak: dieta mediterraneoaren osagai

1999/09/01
Beste gauza asko bezala, erromatarrek ekarri zituzten lekaleak gure kulturara. Lekaleak fruitua leka barruan daramaten landareak dira; gehienetan, leka horren …

Tomatea: antioxidatzailez blai

1999/08/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Entsaladetan eta saltsetan ohikoa bihurtu den barazki hau, Mexikotik Iberiar Penintsulara XVI. mendean iritsi zen. Hala ere, gure mahaietan bidea …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila