Uranga, Ane Miren

Uranga, Ane Miren

Janarien eta botiken arteko elkarrekintza

2004/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gaixo gaudenean, sendagilearengana joaten gara, eta hark batzuetan botikak hartzeko agintzen digu. Egunean zenbat aldiz hartu behar ditugun esateaz gain, janariarekin batera, aurretik ala ondoren hartu behar ditugun ere zehazten digu medikuak. Sarritan azalpen horiei ez diegu jaramon handirik egiten, baina sendatze-prozesuan eragin handia du horrek.

Espeziak eta gozagarriak

2004/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gozagarriak eta espeziak janariei ematen dieten zapore eta usainagatik erabiltzen dira bereziki, eta horietako asko Asiatik datoz, gehienbat India eta Indonesiako Moluka uharteetatik.

Anorexia eta bulimia

2004/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Azken 20-25 urteetan, gorputz-irudiarekiko balorazioa zeharo aldatu da. Alde batetik, askoz garrantzi handiagoa ematen zaio gorputz-irudiari; bestetik, duela urte batzuk emakumeen gorputz-forma eta kurbak ederrak eta emetasun-ikur ziren, baina gaur egun gehiago estimatzen dira ia formarik gabeko gorputz oso argalak. Gorputz-irudia: Onartu eta maita ezazu zure burua: Elikadura: Giza harremanak:

Nola osa ditzakegu jangelako otorduak etxean?

2004/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Ikasturte berriaren hasieran, hainbat aldaketa gertatzen dira. Haurrak eskolara hasten direnean, eguerdiko bazkaria etxean prestatzea ezinezkoa da gutako askorentzat; laneko ordutegiak ez du horretan erreparatzen, eta, ondorioz, geroz eta gehiago dira eskolako jangeletan gelditzen diren haurrak. Baina eskoletako jangelak ez dira soilik bazkaltzen ematen duten lekua; jangeletan, beste haurrekin batera jaten ere ikasten dute.

Dieta mediterraneoa

2004/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Dieta mediterraneoaren kontzeptua Estatu Batuetako nutrizio-adituei zor diegu. Joan den mendearen erdialdean, Ancel Keysek eta haren kolaboratzaileek Mediterraneo inguruko herrialdeen elikatzeko ohiturak, Europaren iparraldekoak eta Estatu Batuetakoak konparatu zituzten. Eta nabarmen ikusi zuten bihotzeko gaixotasunen bat zuten pertsonen kopurua askoz ere txikiagoa zela Mediterraneo inguruko herrialdeetan.

Ur-motak

2004/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Ura funtsezko osagaia da izaki bizidunentzat. Gure gorputzaren funtzio anitzetan parte hartzen du: elikagaien ziklo osoa uretan gertatzen da, organoek xurgatzen dituztenetik, zelulek digeritzen dituzten arte; gorputzeko tenperaturaren erregulazioan parte hartzen du, eta abar. Zelularen pisuaren % 80 ura da.

Burdina

2004/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Giza gorputzak kantitate txikian behar du burdina, baina kantitate txiki horrek funtsezko eginbeharrak betetzen ditu.

Bigorexia

2004/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Bigorexia deituriko gaixotasuna edo patologia 1993an diagnostikatu zuen lehen aldiz Estatu Batuetako Harrison G. Pope psikiatrak Harvardeko Medikuntza Fakultatean. Eritasun hau jasaten duen pertsonaren gorputza giharra izaten da batez ere. Normalean, gaixoak oso argal ikuste du bere burua eta gorputz gihartsua izatea obsesio eta helburu nagusi bilakatzen da.

Zuntza, hesteak garbitzeko

2004/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Barazki-jatorriko substantzia anitzek osatzen dute zuntza. Substantzia horiek gehienbat karbohidratoak dira, eta digestio-aparatuko entzimek ezin dituzte erabili; izan ere, heste lodiko kolonozitoek bakarrik hartzitzen dituzte. Ondorioz, kate motzeko hainbat gantz azido sortzen dira, adibidez, azetatoa, propianatoa eta butiratoa; horiei esker, gorotzak azkarrago joaten dira hesteetan.

Azenarioa eta kalabaza

2004/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Azenarioak eta kalabazak, ezberdinak badira ere, oso ezaugarri berezi bat dute: beta karoteno edo A probitamina asko dute. A bitamina

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila