Uranga, Ane Miren

Uranga, Ane Miren

Diabeteari aurre egiteko dieta

2004/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Odoleko glukosa-maila ohi baino handiagoa denean esaten da pertsona bat diabetikoa dela. Gizakiotan, diabetea bi motatakoa izan daiteke. Diabetikoen gutxiengo batek 1 motakoa izaten du, haurtzaroan agertzen dena, areak ezin duelako intsulinarik ekoitzi. 2 motako diabetea, berriz, helduaroan agertu ohi da, normalean, gizentasun-arazoekin batera. Hori da arruntena, diabetikoen % 90-95ek baitute. Dena dela, guztientzat da beharrezko dieta egokia egitea. Fruktosa, sakarosaren ordezkoa

Almendra

2003/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Almendra oso antzinatik da gizakiontzako elikagai garrantzitsua. Nutrienteei dagokienez, eta sukaldean dituen propietateak direla eta, oso estimatua da. Iberiar Penintsularen hego-ekialdean ereiten dira Europako almendrarik onenak, eta dieta mediterraneoan garrantzitsuak dira. Horren erakusgarri, duela gutxi arte, laborarien artean oso ohikoa zen bazkaltzeko ogia, almendrak eta sagarrak jatea.

Hirugarren adinekoen elikadura

2003/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Jateko ohitura egokiak izatea beti da ona, baina zahartzaroan berebiziko garrantzia du, gaixotasunen bat agertzeko aukerak ugaritu egiten baitira. Ongi elikatuz gero, elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak saihestuko dira, eta endekapenezko gaixotasunak ez dira hain bizkor garatuko. Inongo zalantzarik gabe, pertsona bat ongi elikatzen bada, gorputzaren erantzun immunologikoa askoz ere eraginkorragoa izango da.

Kruziferoak: azaren familia

2003/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Ez daude espezie asko beren baitan hainbeste aldaera dituztenak. Nork esango luke Brusela-aza eta lonbarda espezie bere zirenik?

Kolesterola, bizitzeko ezinbestekoa

2003/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Kolesterola koipe-mota bat da, gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa. Gorputzean hainbat funtzio betetzen ditu zenbait egitura eta organotan: esate baterako, zelula askoren oinarrizko osagaia da, bereziki nerbio-zuntzen mielinazko bandena, eta hormonak ekoizteko oinarrizko elementua da. Beraz, kolesterola behar-beharrezkoa da bizitzeko. Bihotzeko gaixotasunak

Tipula

2003/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Liliazeoen familian Allium generoa da nagusi. Genero horretako espezie askok erraboila osatzen dute lur azpian (loditutako zurtoina) eta guztiak aberatsak dira sufredun olio esentzialetan. Substantzia horiei esker, Allium generoko landareek minbizia prebenitzen eta odoleko kolesterol-maila jaisten laguntzen dute. Genero horretakoak dira, besteak beste, tipula, tipulina, porrua, baratxuria eta zainzuri edo esparragoa. Oraingoan, batez ere tipulari eta baratxuriari egingo diegu kasu.

Helduen elikadura

2003/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gure gorputza heldutasunera iristen denean, ez dauka haurtzaroan eta nerabezaroan bezala ahalegin berezia egin beharrik; izan ere, hazte-prozesua amaitu da eta, orain, helburua osasuntsu egotea da eta, aldi berean, zahartzarora ahalik eta ondoen iristea.

Garagar-legamia

2003/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Saccharomyces cerevisiae espezieko milioika legamia (hongo mikroskopiko zelulabakarrak) deshidratatu ondoren geratzen den hauts lehorra da garagar-legamia.

Haurdunaldiko eta edoskitze-garaiko elikadura

2003/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Ez haurdunaldian eta ez edoskitze-garaian, ez da bikoitza jan behar, gure aurrekoek uste zuten bezala. Elikadura egokiaren kakoa janariek duten kalitate nutritiboan oinarritzen da. Horregatik, energia-kantitate bera izan eta osagai nutritibo gehien duten janariak dira osasungarrienak. Adituen iritziz, haurdun gelditu aurretik elikadura-ohiturak egokitzea osogomendagarria da etorkizuneko beharrak ahal den ondoen asetzeko.

Algak

2003/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Algek itsaso, erreka eta lakuetako uretan garatzen diren mota askotako landareen multzoa osatzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila