Uranga, Ane Miren

Uranga, Ane Miren

Polena eta erregina-jelea

2001/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Erleek, aurreko artikulu batean aipatutako eztiaz gain (Elhuyar Zientzia eta Teknika, 160, 2000), beste bi produktu eskaintzen dizkigute; hain zuzen ere, polena eta erregina-jelea. Eztiarekin gertatzen den bezala, bi produktu horiek, balio nutritiboa izateaz gain, ahalmen terapeutikoak dituzte, printzipio aktiboak deituriko osagaiei esker.

Garbitzailea den lorea: alkatxofa

2001/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Greko eta erromatarrek aurkitu zituzten lore honek batetik sukaldaritzarako eta bestetik sendagarri gisa dituen propietateak. Baina arabiarrak izan ziren, Erdi Aroan alkatxofaren laborantzan hobekuntzak eragin eta Mendebaldeko Europan zabaldu zutenak.

Txokolatea

2001/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Jatorria Mexikon duen kakaoa, moneta modura erabili ohi zuten aztekek. Gaur egun, berriz, ekoizten den kakaoaren erdia Europan kontsumitzen da, biztanle bakoitzeko 5 kg urtean; alabaina, nahiko produktu berria dugu gure artean. Txokolatearen kontsumoa XIX. mendean zabaldu zen eta berarekin batera gero garrantzi handia izan duen kakaoaren industria garatu zen.

Soja: oraindik ezezagun?

2001/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Soja, mendebaldeko lurraldeetara duela gutxi iritsi den Asiako janari tradizionala dugu. Oraindik ere kontsumoa oso urria da eremu honetan.

Eztia: garai bateko gozagarri bakarra

2000/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Duela berrehun urte edari eta janariak gozatzeko erabiltzen zen gozagarri bakarra eztia zen. Gaur egun erabilerak asko aldatu dira, gozatzeko baino gehiago erabiltzen baitugu sendatzeko.

Galorratza

2000/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gari-ale berria sortzeko ahalmena duen zati hau alearen % 2,5 baino ez da. Irin zuria ekoizteko orduan galorratza kendu egiten zaio gari-aleari, horrela irinak gehiago irauten baitu. Bestela, barruan dituen koipeak oxidatzearen eraginez, irinaren iraupena asko murrizten da.

Tisanak: sendabelar laguntzaileak

2000/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Landare bidezko sendakuntza mundua bezain zaharra da. Gure arbasoek ez zuten botika edo metodo berezirik, baina istripu edo gaixotasun askoren aurrean, hainbat belar erabiliz topatzen zuten konponbidea. Gaur egun ere zenbait eritasunen sendatzean horiek erabiltzea oso lagungarri gerta dakiguke.

Ogiaren ordezkoak: berdinak al dira denak?

2000/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Ohizko ogiaren osagaiak galirina (zuri edo integrala), ura, gatza, legamia eta baimendutako zenbait gehigarri dira batik bat

Teak, kafeak ez bezala, substantzia babesleak dauzka

2000/08/01

Garai batean Txinan eta Japonian gonbidatu edo agureari te katilukada bat eskaintzea erritoa zen. Hain urrutiko herrialdeetara joan gabe, Erresuma Batuko biztanleak ere te-kontsumitzaile porrokatuak dira eta eginkizun horretarako "tea time" deituriko ordu aproposa ere badute.

Arroza: plater-errezeta anitzen lehengai

2000/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Mendeetan zehar milioika gizakiren oinarrizko elikagai izan da eta da arroza. Jatorria Asian du eta arabiarrak izan ziren zitu hau, Ipar Afrikatik Iberiar penintsulara pasa eta Europara hedatu zutenak. Egungo Europako arroz-ekoizle nagusiak Espainia, Italia eta Portugal dira. Hala ere, mundu guztizko arrozaren % 90a montzoi-giroko Asian ekoizten da. Horretarako klima beroa eta urez beteriko soroak behar dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila