Uranga, Ane Miren

Uranga, Ane Miren

Txanpiñoi edo barrengorria

2002/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Zuntz asko duenez, tortilletarako aukera paregabea da txanpinoia edo barrengorria, bereziki diabetikoentzat.

Gozagarri kimikoak

2002/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Janariak gozatzeko azukrea (sakarosa) eta eztia erabiltzea ohikoa da. Baina, kilokaloria-kopurua dela eta, asko dira gozagarri horiek alde batera utzi eta ordezko gisa beste mota bateko gozagarri kimikoak erabiltzen dituztenak.

Azalorea

2002/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Azalorea Asiakoa da jatorriz, eta Europara XIII. mende aldera iritsi zen. Hasiera batean sendagai modura erabili zen, beherakoa eta buruko mina sendatzeko, eta ondoren janari modura erabiltzen hasi ziren.

Alkoholdun edariak: kilokaloria huts ugari

2001/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Alkoholdun edariak ohikoak ditugu gure otorduetan, janari solidoei laguntzeko aitzakiapean. Gure artean gehien kontsumitzen direnak ardoa, garagardoa eta sagardoa diren arren, ehunka alkoholdun edari ezberdin kontsumitzen dira mundu osoan, adibidez cava, patxarana, likoreak…

Gaztainak

2001/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Alemaniako nutrizio-eskola modernoaren sortzailetzat hartzen den W. Heupke-ren iritziz, gaztainak naturak eskaintzen dituen ogitxoak dira. Ez da ahaztu behar, ogia oso urria zen gosete- edo gerrate-garaietan, Europako herrialde askotan, Euskal Herrian barne, gaztainei esker iraun zutela bizirik, horien irinarekin egiten baitzuten ogiaren ordezkoa.

Olibak

2001/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Oliba aspaldidanik da ezaguna eta antzinako liburuetan ere egiten da horren aipamena. Gaur egun ere garrantzi berezia du, dieta mediterraneoko oliba olioa lortzeko ezinbestekoa baita lehengai hori. Datu historikoen arabera, feniziarrek sartu zuten olibondoa Mediterraneoko herrialdeetan.

Mahatsa

2001/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Mahatsa dieta mediterraneoaren eta, oro har, kulturaren oinarrizko osagaietako bat da. Munduan landatzen den frutarik ugarienetakoa da laranjaren ondoren, baina, tamalez, ekoizten den mahatsaren zati txiki bat soilik kontsumitzen da fruta gisa; gehiena edari alkoholikoak ekoizteko erabili ohi da, ardoaren ekoizpenerako batik bat.

Izozkiak

2001/07/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -


Txinatarrak izan ziren lehenengo izozkigileak, elurra, eztia eta fruta zituen izotzezko gozoki bat egiten baitzuten. Diotenez, Marco Polo izan zen janari horri buruzko lehen berria Europara ekarri zuena, eta haren omenez jarri omen zitzaion ‘polo’-ari izen hori. Italia aldeko gozogileei ideia gustatu egin zitzaien, eta gaur egun italiarrenak dira izozkirik ospetsuenak, bereziki Sizilia aldekoak.

Gereziak

2001/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Sasoi honetan ikusten dira fruitu gorri txiki horiek udako lehen egunak kolorez hornitzen.

Edari freskagarriak

2001/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Horiek ekoizteko, edateko ura eta "xarabe" deritzon osagai-multzoa erabili ohi da normalean: gozagarri naturalak, zukuak, landare-estraktuak, agente aromatikoak eta gehigarriak. Hainbat motatakoak ezagutzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila