Kortabarria Olabarria, Beñardo

Kortabarria Olabarria, Beñardo

Elhuyar Zientzia

80ko hamarkada Teknologia berrien eztanda

2000/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Denboran atzera 20 urte baino ez dira egin behar, baina hala ere gertuagokoak eta oroitzepenean nahasiagoak dirudite 80ko hamarkadako gertaerek aurreko hamarkadetakoek baino. Norberak bizi izan dituen seinale, eskolan-eta ikasitakoak ez baitira hain erraz ahazten. Lehen transbordadorearen hegaldiak, ordenagailu pertsonalen iraultza, hiesaren berriak, bihotz artifizialak... atzo izan zirelakoan eta dagoeneko 20 urte igaro dira!

Teknologia mikroskopikoen eskutik lorpen handietara

2000/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Askotan zientziak mirari-itxurako pausoz egin ohi du aurrera. 70eko hamarkadan ere zientzia aurrerapenek bat baino gehiago aho zabalik uztea lortu zuten. Ilargiko abentura nahikoa ez zela eta, gizakiak bidalitako espazio-ontziak Martera iritsi eta izen mitikodun beste planeta batzuetara -Merkurio, Jupiter, Artizarra...- hurbiltzea lortu zuten. Lurrean bertan, Louise Brown-en izena mito bihurtzera iritsi zen, in vitro bidezko lehen haurra izan baitzen. Eta jaiotzez hitz egin behar bada, mugimendu ekologistaren jaiotzaz hitz egin behar, orduan hasi baitzen ingurugiroa babestearen aldeko lan antolatua egiten. Horiek eta beste askok osatu zuten 1970eko hamarkada.

Bihotzen taupadaz Ilargiraino

2000/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

XX. mendeko zazpigarren hamarkadako lurtarrek begiak zabal-zabalik eta harriduraz segitu zuten Ilargirako Apolotarren bidaia, eta are eta hunkituago geratu ziren Armstrong Ilargian oinez eta saltoka ikusi zutenean. Dena den, ikuskizun harrigarrietara ohitzen hasita zeuden, Barnard zirujau hegoafrikarrak urte batzuk lehenago eginiko bihotz-transplanteek aho-zabalik utzi baitzituzten.

Mende-laurdena polimeroekin lanean

2000/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Datorren hilean 25 urte izango dira Donostiako Kimika Fakultatea ireki zela. Honakoa, atzera begira jarrita, ikastetxe honetako historia jasotzeko aukera paregabea da. Zeregin hori era askotara egin zitekeen, baina oraingoan beste batzuk bezala historia horren partaide diren hiru lagun bildu dira mahaiaren inguruan: Isabel Goñi, Antton Santamaria eta Jon Nazabal. Fakultatearekin batera egin dituzte azken 25 urteak. Grabagailua aurrean dutela, tarte handirik gabe ekin diote hitz egiteari .

Martin Guzman: fakultatearen eratzailea

2000/09/01
Kimika Fakultatearen historiaz hitz egitean, nahitaez Martin Guzman-i buruz hitz egin behar da, ...

Rafael Mañez: "gizakiei txerrri-organoak transplantatzeko ilusioz ari gara"

2000/08/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Imutran enpresak hazitako txerri transgenikoak jasotzen dituzte A Coruñako Juan Canalejo ospitalean. Ebakuntzak egiteko erabiltzen dituzte: bihotza kentzen diete eta babuino tximinoei jarri. Noizbait gizakiekin antzekorik egin ote litekeen ikertzen ari dira. Rafael Mañez kataluniarrak du ikerketaren ardura.

ADN eta Sputnik

2000/08/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Bukatzen ari den mende honetako errepasoan, Einsteinen kasua alde batera, hamarkada markatu duten gertaerak nabarmentzea gutxitan izan da...

Hegazkinak motorraren bultzadaz gidatuko dira

2000/06/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Gaur egun ideia berriak behar omen dira aurrera egiteko, berriak, orijinalak eta, jakina, onak. Ideia berririk egon ezean, zaharrei erreparatu, bat hautatu eta egunean jarri. Zamudioko ITP enpresan horixe egin dute. Hegazkineko motorraren bultzada hegaldia kontrolatzeko erabiltzea ideia zaharra da, baina ITPn berraztertu egin dute eta egungo teknologia eta materialak erabilita egokitu egin dute. Ondorioz, tobera bektorialaren proiektua errealitate bidean da

ITP

2000/06/01
ITP, Industria de Turbopropulsores alegia, hegazkinen motorretarako piezak egiten dituen munduko enpresa nagusietakoa da.

Hondamendi nuklearretik transistorera

2000/06/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Inoiz gertatu ez balitz hobe, baina gertatu zenez, hobe ez ahaztea. Hiroshima eta Nagasaki-ko eztanda atomikoez ari gara, noski. Zuzen-zuzenean ezin dira zientziaren aurkikuntzen edo zientzia-gertakarien artean sartu, baina ezin ukatu aurreko urteetan atomoaren inguruan egin ziren ikerketen ondorio izan zirela. Horrekin batera, 40-50eko hamarkadari beste izenen bat jarri beharko balitzaio, transistorearena jarri beharko litzaioke, aro berri baten hasiera adierazten baitu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila