ITP

ITP, Industria de Turbopropulsores alegia, hegazkinen motorretarako piezak egiten dituen munduko enpresa nagusietakoa da. Lau lantegi ditu horietako bat Zamudion. Enpresako zuzendaritza nagusia, ingeniaritzako zuzendaritza eta konpainiaren egoitza soziala han daude. Zamudioko lantegian hegazkinendako behe-presioko turbinak, karkasak, motorraren kanpoko konexio-sistemak eta mota guztietako toberak egiten dituzte. Atal horien muntaketa eta mantentze-zerbitzua, berriz, Madrilen egiten da, Ajalvir-eko fabrikan. Horretaz gain, Madrilgo San Fernando de Henares-en ingeniaritzako lantegia dago eta hiriburuan bertan bulego komertzialak. Guztira 1.000 langilek lan egiten du.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.