Kortabarria Olabarria, Beñardo

Kortabarria Olabarria, Beñardo

Elhuyar Zientzia

“Gizakiak klonazio bidez sortzea astakeria litzateke”

1998/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Munduko hiritarra da Ayala. Madrilen jaio bazen ere, Estatu Batuetako herritartasuna du eta, bere esanetan, gene gehienak euskaldunak ditu, Arabakoak. Francisco Javier Ayalak fisika-ikasketak burutu zituen Madrilen eta teologiakoak Salamancako Unibertsitatean. Gero, Estatu Batuetara alde egin zuen 1961. urtean, genetika ikasi eta genetikan doktoregoa egiteko asmoz, Columbia Unibertsitatera. Itzultzekotan zegoela lanpostua eskaini zioten New York-eko Rockefeller Unibertsitatean eta han geratzea erabaki zuen madrildarrak. Batez ere, eboluzioan oinarritu da Francisco Javier Ayalaren lana, giza genetikaren azterketan. Gaur egun, egunero lan egiten du Kaliforniako Irvin Unibertsitatean. Han eskolak ematen die ikasleei, munduan zehar hitzaldiak ematen ez dabilenean behintzat. Horretaz gain, Clinton presidentearen zientzia-aholkularietako bat da, eta hona bere zeregina: Estatu Batuetako zientzia-politika erabakitzen laguntzea, ikerketetarako lehentasunak ezartzea eta proiektu berriak onartzea.

J.A. Lopez de Castro: Euskadi ikerkuntza-saria

1998/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Jose Antonio Lopez de Castro bilbotarrak jaso du aurtengoarekin hirugarren aldiz eman den Euskadi Ikerkuntza-Saria. Beraz, Pedro Miguel Etxenikeren eta Javier Echeverriaren lekukoa hartu du Lopez de Castrok. Esker onez, pozez eta umiltasunez jaso zuen saria, aldi berean ikerkuntza bultzatzearen aldeko hitzak erabiliz.

Argi Urteak Unibertsoa Donostian

1998/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Nor ez da gau epelean belar gainean jarrita zerura begira egon? Nork ez dio horrelakoetan erantzunik gabeko galderak bere buruari …

Basogintzaren etorkizuna Euskal Herrian

1998/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Basogintzaren etorkizuna Euskal Herrian izenburuko mahaingurua burutu zen uztailean, UEUko Miarritzeko ikastaroen barruan. Harrezkero denbora dezente igaro den arren, gaia ez da alferrik galdu, Euskal Herriko basoaren egoeran hiru hilabete ez baitira ezer aldatzeko gauza. Mahaikide bakoitzak bereari eutsi zionez, ez zen adostasunik lortu, baina han esandakoek balio dezakete basogintzarekin lotura duten hainbat sektorek gaia nola ikusten duten ezagutzeko. Bost lagun bildu ziren Euskal Herrian basogintzak izan dezakeen etorkizunaz hitz egiteko. Izenburuko galdera orokorretik abiatu zen mahaingurua: nola ikusten du zuetako bakoitzak Euskal Herriko basogintzaren etorkizuna? Mendi Injinerua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozaintza saileko langilea. Aldundian jabe partikularrei ematen zaizkien laguntzak, egur-mozketak, suteenak, eta Leitzarango basoaren ardura bere gain ditu. Azken 6-7 urteetan Gipuzkoako EHNEko lehendakari izan da. Baserritarra da eta haragitarako txekorrak gizentzen ditu. Basotan baditu 50en bat ha. Pentsu-kooperatiba bateko ardura du gaur egun. Arabarra, Leitzan basozain-lanetan dabil. Bizkaiako Basogintza Elkarteko lehendakaria. Aipatutako kargutik baso-jabeei laguntza teknikoa eta heziketa eskaintzen saiatzen da. Gaztetan basoa kudeatzen ibili zen. Hidrobiologian dihardu orain, eta
basogintzako kultura txikia duela aitortzen duen arren, beti interesatu zaio gaia, lehen ofizioa ez baitu sekula ahaztu.

Zientzi Fakultateko lehen promozioak

1998/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Berezko garrantzirik ez izan arren, denbora kontuak aipatzerakoan zenbaki esanguratsuen artean kokatu ohi da 25.a, gehienontzat zerbait diren zenbaki horien artean. Ospakizunekin lotu izan da, aro baten bukaerarekin eta berri baten hasierarekin, zilarrarekin… ezaugarri horiek guztiak jantzita iritsi zaigu Leioako Zientzi Fakultateko lehen promozioaren 25. urteurrena. Iraganari, orainari eta etorkizunari begira jartzeko aukera paregabea eskaintzen digu zilarrezko ospakizun honek. Denbora horrek bere baitan gordetzen duena neurri batean azaltzen laguntzeko, sei lagun, urte batzuetan Zientzi Fakultatearen errealitatea ezagutu dutenak edo oraindik ere kasgelen egunerokotasun horretan bizi direnak: Joseba Madariaga, Jaxinto Iturbe, Miren Onaindia, Juan Ignacio Perez Iglesias, Manuel Tello eta Jose Ramon Etxebarria.

'Euskara zabaltzeko asmoa benetakoa da'

1998/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Miren Onaindiak 15 urte daramatza irakasle-lanetan Zientzi Fakultatean. Ikasketak eta doktoradutza-tesia ere bertan egin zituen, nahiz eta Madrildik zuzendu zioten; “orduan zaila zen zuzenduko zuen norbait aurkitzea hemen”. Biologoa da Miren eta fakultatean ekologiako irakaslea, hasieran gazteleraz ematen zituen baina orain euskaraz. Pasa den urtetik Euskararako Dekanordea da.

Zientzi Fakultatea hurrengo 25 urteei begira

1998/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Gauza ugarirako aitzakia eman dezake mende-laurdeneko ibilbideak. Dagoen tokian egoteagatik, zenbakien munduan mugitzea egokitzen zaio Manuel Tellori, gaur egun Leioako Zientzi Fakultateko dekano denari. Iraganeko kontu batzuez, gaur egungoez, eta batez ere, etorkizunekoez luze hitz egin dugu berarekin.

Zientzi Fakultateko aurtengo bi ospakizunak

1998/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Aurten Zientzi Fakultateko lehen promozioaren irteeraren 25. urteurrena ospatzen ari gara. Ni, hamargarren promozioko ikaslea naiz; beraz, gure Fakultatearen historiaren …

Arazoa helburuetan dago

1998/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Urrun geratu dira zientzia euskaraz egin ote zitekeen eztabaidatzen zeneko garaiak. Gaur egun, gure lurretan bizi diren eta lan egiten …

Energia eolikoa

1998/07/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Berez da haizea astintzailea. Handik, hortik edo hemendik datorrela edo doala, ez da geldirik egongo. Motel antzean edo bortizki beti mugimenduan da. Sua bizitzeko edo musika sortzeko hauspoak, ur-gainean edo lainoen gainetik bidaiatzeko itsasontziak eta globoak, artaleak xehetuz Cervantesek erraldoi bihurtu zituen haize-errotak… hutsaren hurrengoa lirateke haizerik ez balitz. Haizea betiko jiran ibili den bitartean, gizakiak aurrera egin eta haizearen indarra elektrizitate bihurtzeaz gain, indar hori gordetzeko sistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, baina martxa honetan arrunt bihurtuko da tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez ikusi baino lehen sekula baino astintzaileago gertatu da haizea, batzuen aldeko eta besteen kontrako jarreren ondorioz indar-neurketa sortu delako, iparra-hegoa edo ekia-mendebala parez pare jarrita legez. Energiarako Euskal Erakundeko partaidea da Javier Marqués laudiotarra. Injineru honek, energia berriztagarrien gaineko zuzeneko ardura du aipatu erakundean. Energia berriztagarrien arlo horrek orain gutxi aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoan lau parke eoliko eraikitzeko proiektua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila