Kortabarria Olabarria, Beñardo

Kortabarria Olabarria, Beñardo

Elhuyar Zientzia

Titaniozko ahoak

2001/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Goizetik iluntzera aho itsusi-itsusia izatetik aho dotore-dotorea izatera igarotzea, dagoneko ez da mirarizko ezer. Behar beste diru izanez gero, erraz egin daiteke. Inplantologian eta material berrien arloetan gertatu den garapenari esker egin daiteke hori. Urrunago joan barik, Euskal Herrian bertan badago ebakuntza hori egitea, Angel Enparantza kirurgialariaren eskutik Virgen del Pilar klinikan.

Angel Emparanza: “Teknika hau fidatzeko modukoa da”

2001/09/01
Sistema honen berezitasun nabarmena aurrez egindako egiturak dira. Egitura horiei esker, inplanteak jartzen diren une beretik sekulako zurruntasuna lortzen da …

Brava, mugarik gabeko trenak

2001/07/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Lehiakor izan nahi duen edozein garraiobide-motak oinarrizko bi ezaugarri izan behar ditu: segurtasuna eta bizkortasuna. Trena omen da bi ezaugarri horiek, bere aldeko beste hainbatekin batera, hobekien biltzen dituen garraiobidea. Hala ere, trenak, edo trenbideak, hobeto esan, badu orain arte nola edo hala gainditu behar izan duen eragozpena: zabalera desberdineko trenbideak. Beasaingo CAF enpresan atera duten produktu berriari esker, muga horiek ere historiarako gera daitezke.

ESS, neutroien emari oparoa

2001/03/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

ESS, Europako zientzialariek eskuartean duten proiektu interesgarri eta erraldoienetarikoa da. Lankidetzan Europako herrialdeek abiarazitako proiektu honek, neutroiak lortzeko behar diren instalaziorik egokienak eraikitzea du helburu. Proiektuak, gauzatzen denean, ikerketari bide berriak irekiko dizkiola uste da. Oraingoz, zientzialariak prestaketa eta azterketa lanean ari dira. ESS proiektuak urrats berriak egin baino lehen, urrats horiek zeintzuk izango diren erabakitzeko, batzorde zientifikoa Donostian bilduko da.

Minbizia, zelula gaiztoen inbasioa

2001/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Minbiziaz nahi baino gehiago hitz egiten da. Ez da harritzekoa. Izan ere, minbiziak kezka eta etsipena sortzen ditu gizartean, ez baitago hura menderatua dagoela esaterik; bestetik, itxaropenerako bidea eta borrokarako grina ere eragiten ditu, urratsak egiten ari direla ikusten baita. Hitz egin asko hitz egiten bada ere, ezagutu, behar bada, ez da hainbeste ezagutzen. Azkenaldian medikuntzako arlo guztietan urratsak bizkor ematen ari dira. Minbiziaren ikerkuntzan eta terapian ere ikaragarri aurreratu da. Hala ere, aditu guztien arabera, gaixotasun honen aurkako neurri eraginkorrena prebentzioak izaten jarraitzen du; hau da, gaitza garaiz antzematea. Dudarik gabe, minbiziaren aurkako borrokan egiten ari diren ikerketek eta prebentzio-mailan bidera daitezkeen lanek garrantzia handia dute.Terapiak ere, gaitza agertu ostean gaitza desagertarazteko erabiltzen diren tratamenduak oso garrantzitsuak dira, gaixotasunaren garapena geldiarazteko gai izan daitezkeelako. Dena den, terapiak oraindik ez dira nahi bezain eraginkorrak.

Mariano Barbacid: "heziketa-kanpainek ikerketak baino eragin gehiago izan dezakete".

2001/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zientzialari gehienak, oro har, ez dira oso ezagunak izaten. Iristekotan, hil eta gero iristen zaie ospea. Hala ere, badira salbuespenak. Mariano Barbacid madrildarra horietakoa da, minbiziaren ikertzailea. Espainiako ikerketa-sistema eskasaz gogaituta Estatu Batuetara egin zuen hanka. Han lan itzela egitearekin batera bere ikerketan arrakasta izateko zortea ere izan zuen. Orain Espainian da berriro, Espainiako Ikerketa Onkologikoaren Zentroko zuzendaritzan. Oraingoz gustura dagoela dirudi, baina lan-baldintzak aldatzen bazaizkio berriro alde egingo omen du.

Mariano Barbacid. Biografia.

2001/02/01
Mariano Barbacid Madrilen jaio zen 1949. urtean. 25 urte zituela ikasketak bukatu eta Estatu Batuetara joan zen lanera.

Behi eroak, gizakiaren erotasunaren erakusle

2001/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Behi eroen gaitza. Izena du barregarri samarra; hortik aurrera, zalantzak, kezkak eta, zenbait kasutan, beldurra nagusi. Gaitzak, batez ere, Britainia Handiko behiak harrapatu ditu, baina ez horiek bakarrik. Espainiako eta Frantziako azken berriek, Irlandan bere sasoian gertatutakoek, edo Suitzan, Danimarkan, Alemanian, Portugalen, Kanadan, Italian, Herbehereetan, Belgikan, Luxenburgon, Polonian eta Liechestein-en eman diren kasu bakanek argi erakusten dute gaixotasuna ez dela britainiarren uhartera mugatzen. Gaixotasuna hedatzen ari da nazioarteko behien artean.

Behi eroen gaitza, zer da?

2001/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Entzefalopatia espongiforme mota bat baino ez da, buruko gaixotasuna. Entzefalopatia espongiformeak nerbio-sistemaren endekapenezko gaixotasunak dira.

Behi eroen gaitzaren kronologia

2001/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
1732, lehen Scrapie kasua.- 1883, lehen behiaren dardarizoa.- 1920, herrialde aurreratuetan irina erabiltzen hasi zen animaliak elikatzeko ...
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila