XX. mendeko hirugarren hamarkadari buruz hitz egitean, artikulu honi jarri zaion izenburua behin baino gehiagotan erabili izan da. Alde batetik begiratuta, ezin uka urte haiek ero-eroak izan zirela, baina zientziaren ikuspegia kontuan hartuta, urte emankorrak gertatu ziren. Garai hartako asmakuntza ugarik eragin nabarmena izan zuten orduko gizartean, eta baita ondorengo urteetakoetan ere.
1911-20 bitarteko hamarkada aurrekoaren antzekoa izan zen, abentura-giroko ekimenek markatu baitzutengehienbat horiek eta I. Mundu Gerrak.
2000. urte honetatik begiratuta gezurra dirudi egin zen hainbat aurrerapen egin izana. Ausardia behar zen. Izan ere, baliabide urriz, irudimen handiz eta gogo ikaragarriz betetako ekintzen urteak izan ziren. Ondorengo lerroak esandakoaren erakusgarri.
Madrilen egindako ingurugiro-kazetaritzako kongresuan, besteak beste, Thilo Bodek, Greenpeace erakundeko zuzendariak, hitz egin zuen. Ingurugiro-erronkak datorren mendean izenburuko hitzaldia eskaini zuen Greenpeaceko buruak eta pazientzia handiz erantzun zien entzuleen galdera guztiei. Jendaurreko betebeharra bukatu eta gero,
ez zuen inolako eragozpenik izan Elhuyarko
galderei erantzuteko. Datorren mendeko
ingurugiro-erronkak eta puri-purian dauden beste hainbat gai izan zituen hizpide.
2000. urtea, zenbaki biribila, Matematikaren eta Matematikarien urtea. Nazioarteko Matematika Elkarteak horrela izendatu du. Gehienentzat Matematikak aldatzen ez den zerbait adierazten du, eskola-garaian ikasi, ahal izanez gero gainditu, eta gerora ezertarako erabili ez eta gainera aldatu ez denak. Matematikariek, berriz, garrantzizkotzat jotzen dute, eta diotenez ezinbesteko da natur zientzietan, gizarte-zientzietan, eta teknologian. Gaur egungo gizartea ulertzeko ezinbesteko omen da. Kontuak kontu, 2000. urte biribil hau Matematikaren urtea izango da.
Lehen belaunaldietako ordenagailuei aginduak emateko, zulatutako txartelak erabiltzen ziren, gerora teklatuek bete dute funtzio hori, eta gaur egun saguekin zein teklatuekin egiten dira egin beharreko guztiak. Etorkizunean eskuak alferrik izango dira, ordenagailuak ahotsaren bidez erabiliko baitira. Munduan bada bihar edo etziko belaunaldietako ordenagailu horien aurrekaririk, eta euskarak
ere badu berea.
Zaharrek kontatzen dute gazteak zirenean udazkenero mendiak gaztainez betetzen zirela. Haizeak hegotik jotzen zuenean, gaztaina-oskol ederrez jantzitako gaztainondoek eranzten hasten zirela diote, ia biluzteraino. Gaur egun ere, udazkenero ikuskizuna errepikatzen da, baina ez —behintzat horrela gogoratzen dute— sasoi bateko dotoreziarekin. Mendietan gero eta gaztainadi gutxiago ikusten da, horrek zimeldu du ikuskizuna. Izan ere, Euskal Herriko gaztainondoak —besteakbeste— gaixo daude.