Kortabarria Olabarria, Beñardo

Kortabarria Olabarria, Beñardo

Elhuyar Zientzia

Agustin Sanchez Lavega: "Urrutira begira, gertukoa hobeto ezagutzeko"

2002/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Planeta erraldoiak aztertzen dihardu Agustin Sanchez Lavega astrofisikariaren ikerketa-taldeak. Oraingoz Saturnorekin eta Jupiterrekin ari dira lanean; gero, Neptuno eta Uranorekin hasiko dira. Urrutirago begiratzeko saioaren azken helburua eguzki-sistematik haratagoko planetak izango dira, exoplanetak.

Luis Peña Gantxegi: arkitekturaren maisua

2002/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Gasteizko Foruen Enparantza, Donostiako Haizearen Orraziaren plaza, Trinitate Plaza, Oreretako udaletxea, Donostiako Amara Plaza hotela, Zarauzko Vista Alegre dorrea, Mutrikuko Imanolena etxea… Luis Peña Gantxegik egindako lanen zerrendak ez du amaierarik. Batzuk gustukoak izan daitezke, beste batzuk ez hainbeste, baina dudarik ez dago Donostiako Arkitektura Eskolaren sortzaileak arrastoa utziko duela.

Javier Madrazo: "Bizi-kalitatean eragin nahi dugu"

2002/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Eraikuntza gogor ari da lanean. Etxebizitza ugari egin dira azken urte hauetan. Horietako asko babes ofizialekoak; hau da, administrazioaren baitan sortutakoak. Etxebizitzak egiteaz gain, luzera begirako proiektuak ere baditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Javier Madrazo kontseilariaren hitzak horren lekuko.

Idatzizko kazetaritza, arkatzetik auskalora!

2002/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Kazetariak sarri askotan eguerdi aldera iristen dira lantokira. Ordenagailua pizten dute, posta elektronikoari irakurketa bizkorra egin, atentzioa eman dien hari begiratu eta jaso egiten dute. Gero, eguneroko bileran gaia erabakitzen dute, berriro ordenagailura jotzen dute, informazioa bilatu, argazkiren bat edo beste eskuratu, telefono mugikorrarekin deiren bat egin… eta, azkenik, idazteari ekiten diote.

Kalitate-agiridun CAF-Elhuyar sariak

2002/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Kalitatezko lanak eta punta-puntako gaiak, horiek izan ziren CAF-Elhuyar sarietara aurkeztutako lanen ezaugarri nabarmenenak. Lanen egileak, berriz, azken urteetan baino dezente gehiago eta, adi, dezente gazteagoak. Beraz, badirudi CAF-Elhuyar sarien etorkizun hurbila, alde horretatik, bermatua dagoela.

Daniel Zulaika: “Gizarteak aldatu egin du hiesari buruzko mentalitatea”

2001/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

5,3 milioi pertsona kutsatu ziren iaz Giza Immunoeskasiaren birusarekin (GIBarekin); hiesa zuten pertsonen kopurua, berriz, 6,1 milioikoa izan zen, eta hil, 3 milioi pertsona hil ziren hiesaren ondorioz. Datuak hotzak direla diote, baina datu horien aurrean ez dago hotz geratzerik. Mugarik gabeko gaixotasuna da hiesa, bizitza estilo modernoaren isla: ez du muga geografikorik, ez eta muga biologikorik; jantziz aldatu, ezagutzen ez zitzaion aurpegiak erakutsi eta ugaritzen trebea baita. Ia Interneteko birusak baino aldakorragoa da. Hortik dator txerto eraginkorra lortzeko zailtasuna. Internetek aldatu omen du mundua, baina hiesa ez zaio atzean geratu: herrialde garatuetan drama bihurtu da eta txiroetan, berriz, tragedia. Afrika beltzak dagoeneko ez du etorkizunik, milioika lagun hil ditu hiesak, gazteak batez ere. Asiako errealitatea ez da, oraindik, hain gordina izatera iritsi, baina iritsiko omen da. Hemen, herrialde garatuetan, gizarteak hiesarekin bizitzera ohitu behar izan du, hiesdunak onartzen ikasi, eta seropositiboek hiesarekin bizitzen ikasi behar izan dute. Tratamendu erretrobiralek itxaropenerako ateak ireki dizkiete, putzutik atera dituzte... hirugarren munduak, ordea, ez du horrelako aukerarik izan, eta, gauzak aldatzen ez diren bitartean, ez dirudi izango duenik ere. Beraz, txerto eraginkorrean izan behar itxaropena. Eta horretan ere hiesak aldatu egin du zientzia eta ikertzaileen lana, gaixotasun honek 20 urte betetzen dituen honetan egunero milaka ikertzailek elkarrekin lanean dihardutelako ezagutzen den birus mutanteenaren aurkako borrokan garaile atera ahal izateko. Bitartean, elkartasun apur batek ez lioke inori kalterik egingo, ihesik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko Hiesaren Prebentziorako eta Kontrolerako Plana duela 14 urte jarri zen abian. Ordutik, Daniel Zulaika da plan horren burua. Sendagilea da bera, eta Donostia ospitaleko barne-medikuntza sailean ziharduen lanpostu berrirako deitu ziotenean. Eginbeharra bukatzen duenean ospitalera itzultzeko asmoa du, hiesa duten gaixoei laguntza ematera, gaixotasun infekziosoen unitatera. Berak dioen bezala, “hiesarekin lanean jubilatuko naiz”.

Behar al dugu energia nuklearrik?

2001/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Ez, ez, ez! Nuklearrik ez! / Nuklearra bai! Eztabaida puri-purian dago berriro. Desagertu eta, gutxira, berpizten den kontu horietakoa da. Ez da harritzekoa. Izan ere, atomoaren energiaren erabilera baketsua, energia alternatibo gisara aurkeztu bazen ere, hasiera-hasieratik potentzialki arriskutsutzat jo izan da.

Makinak ere sareko lanean

2001/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Behin baino gehiagotan irakurri ahal izango zenuen: Internetek mundua txiki bihurtu du. Egia izan daiteke, teklatxo bat sakatu eta munduko edozein toki edo pertsonarekin harremanetan jartzeko aukera ematen baitu. Hortaz, telekomunikazioek pertsonen arteko komunikazio-ahalmena —zibernetikoa bada ere— handitu egin dute. Pertsonak ez ezik, makinak ere, horretan ari dira.

Domotika, fikzioa zirudien errealitatea

2001/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zientzia-fikziozko filmetan, behin baino gehiagotan ikusi dira adimendun etxebizitzak. Ohetik botoitxoa sakatu eta han agertuko zen ohiko robota, gosaria erretiluan zekarrela; bien bitartean, bainuontzia automatikoki ur epelez eta aparrez beteko zen… Zinemaren industriak ohiko bihurtu dituen irudi horiek ez dute errealitatearekin zerikusi handirik. Hala eta guztiz ere, etxe automatikoak —domotikoak— errealitate dira duela urte batzuetatik hona. Telekomunikazioen garapenak indar berria emango dio domotikari.

Amanda Wren: "zientzialariei komunikatzen irakatsi behar zaie"

2001/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Komunikabideetan zientziaren dibulgazioaz gero eta gehiago hitz egiten da, eta dibulgatu ere gero eta gehiago dibulgatzen da. Komunikazioaren arlo horretan bada hainbat izen eta izan entzutetsu. Duda barik, aldizkaria horietako bat da, garrantzitsuena ez bada garrantzitsuenetarikoa bai. Amanda Wren kazetari gazteak zuzentzen du aldizkariaren Espainiako delegazioa. Duela gutxi Bilbon izan zen, komunikabideen eta zientziaren arteko gorabeherez hitz egiten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila