Kortabarria Olabarria, Beñardo

Kortabarria Olabarria, Beñardo

Elhuyar Zientzia

Duela 15.500 urteko altxorra Praile Aitzen

2005/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Dekoratutako bost lepokok eta venus batek --ondoan ikusten denak-- osatzen dute Aranzadi Zientzi Elkarteko lantaldeak Praile Aitz I kobazuloan aurkitutako altxorraren zatirik ikusgarriena. Goi Paleolitoko Madaleine aldikoak dira guztiak, duela 15.500 urte ingurukoak. Europa osoan ez da horrelakorik inoiz aurkitu. Beraz, Ekain eta Leze Txikirekin batera, Praile Aitzeko kobazulo txikia Euskal Herriko historiaurreko santutegien artean sartu beharko da.

Fusio-energiaren bideetatik

2005/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Eguzkiaren energia, izarren energia eskura izatea da munduko herrialde guztien helburu desiratuenetarikoa. Fusio nuklearraren ametsa gauzatzea lorpen handia izango litzateke gizakiarentzat, agortu ezin den energia-iturria izango luke. Ondorioz, gaur egungo arazo nagusietako bat desagertu egingo litzateke, bat-batean ia. Ametsa errealitate izateko bidean da, besteak beste ITER proiektua tartean delako, baina, etorkizuna ez ezik, fusio nuklearra iragana ere bada.

Zientzia eguneroko prentsan

2005/07/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Iaz bezala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko kioskoetan eskura daitezkeen egunkarien sei hilabeteko jarraipena egin du Elhuyar Fundazioak aurten ere. Iaz, ustekabeko emaitza irten zen azterketatik: zientzia eta teknologiaren tokia % 1 baino ez zen. Aurten, apur bat gora egin dute zenbakiek.

Marrazki bizidunak, lumatik ordenagailura

2005/04/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Egungo marrazki bizidun gehienak ordenagailuz egiten dira. Baina beti ez da horrela izan. Zinemagintzatzat har daitekeen industria horren aitzindariek artista-sena zuten. Gaurkoek ere badute sen hori, baina, agian, gaur egungoetan teknologiak sormenak baino garrantzi handiagoa du.

Adinaren ajeak

2005/03/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Makina perfektua deitu izan zaio giza gorputzari, baina ez da. Beharbada ez da perfekziotik urrun egongo… hondatzen den arte. Hondatu eta gero, batzuetan konponbidea izan dezake; beste batzuetan, ordea, ez. Arrazoi askogatik honda daiteke makina. Hutsik egiten ez duena: adina. Auto zaharrei bezala, denborarekin ajeak irteten zaizkio gorputzari, adinaren gaixotasunak.

Trafikoa lurpetik

2005/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Bilbora egunero 130.000 auto sartzen omen dira. Datua jakinda, beraz, ez lukete inor harritu behar Bilbo inguruko eguneroko auto-ilarek. Eta, metrorik ez balego, nolakoak izango lirateke? Diren baino handiagoak, dudarik ez. Eskerrak, besteak beste, metroari. Bilbokoa berri samarra da; Londreskoak, munduko lehenak, aspaldi gainditu zituen ehun urteak.

Teknopolis, freskuraz

2005/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Berrikuntza han eta hemen, modan dago, eta berrikuntzarena omen etorkizuna. Teknopolisen zazpigarren aldia ere badirudi olatu horren gainean datorrela, urtarrilean berrikuntza ugarirekin berragertuko baita ETBko programazioan.

Hirietako fauna

2004/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Yuppie-ak, langile autonomoak, punkie-ak, kirolariak, igeltseroak, eskaleak, apaizak, umeak, prostitutak, taxistak, poliziak, artistak, erretiratuak, drogazaleak, solidarioak... denetarik ikusten da hiri handietan. Guztien artean gizartea osatzen dute, eta hiria dute bilgune, bakoitzak bere eremua izaten badu ere. Baina horiek ez dira hirietako bizidun bakarrak. Gizaki izeneko bi hankako animaliez gain, asko dira hirian bizitzera ohitu diren bestelako animaliak. Hirietan bizitzen ikasi duten animaliak dira, hirietako fauna.

Erraustegiak martxan jarrita

2004/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zaborra erretzeko instalazio bereziak dira erraustegiak. Eta instalazio horietan errauskailua da garrantzitsuena, han erretzen baitira hondakinak. Errauskailu-mota bat baino gehiago dagoen arren, hemen parrilladunak gailendu dira.

Dagoenean bonbon, ez dagoenean... eragin

2004/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Haren erasoen beldur zelako edo nahierara erabili nahi zuelako, betidanik egin du amets gizakiak eguraldiaren gorabeherak menperatzearekin. Horrelakorik, ordea, ez da oraindik gertatu. Gizakiaren jarduerak eguraldiaren ohituretan nabarmen eragiten duen arren, ez du lortu hura mendean hartzea. Baina, egon dadila argi! Zientzialariak ikertzen ari dira euria modu artifizialean nola eragin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila