Kirol-munduan, goi-mailan edo eliteko kirolean nabarmentzen dira lehenik zientziaren eta teknikaren ekarpenak. Kirolarien emaitzak
—errendimendua— hobetzeko orduan ezinbestekoak izaten dira, besteak beste, material berriek eragin duten iraultza, informatikaren laguntza, kirolaren industriaren interesak, entrenatzeko sistema egokituak eta medikuntzaren aurrerapenak.
Entrenamenduan, elikaduran eta osasun-kontuetan egiten diren urratsak dira kirolaren eta kirolarien oinarri. Baina, alor horiez gain, zientziak eta teknologiak beste hainbatetan ere egin dituzte ekarpenak.
Zamudioko ITP enpresa hasita dago Rolls Royceren Trent 900 motorretako turbinak egiteko lanekin. Motor horrek eta General Electric/Pratt Whitney-ren GPT7000 motorrak propultsatuko dute Airbusen A380 hegazkina, Europako hegazkina. 2006an, hegaldiak hasten direnean, A380a izango da ordura arte inoiz aireratu den hegazkin komertzial handiena. ITPn, hortaz, badute lana datozen urteetarako.
Umea ekarri nahi, eta ezin. Bikote askoren errealitatea da hori, % 15 estatistiken arabera. Gaur egun, hala ere, ugalkortasun-arazoak dituzten gizonezkoek eta emakumezkoek badute itxaropen-apur bat izateko arrazoirik. Duela 25 urte abiatu ziren lagundutako ugalketa-teknikak mirarizkoak izan dira ordura arte antzu ziren hainbat bikoterentzat. Ez guztientzat, jakina. Louise Brownen mende-laurdena Ugaltze-teknikak
Ez da nazioarteko goi-bilera batean sinatutako paper-multzoa bakarrik. Agenda 21 programa herriz herri zabaldu da, eta hona ere etorri behar zuen. Baina ez da leku guztietan berdin jasotzen den plana. Kasu askotan, Agenda 21 programa ez da martxan jarri beharreko ezer, lehendik martxan zegoena sustatzeko eta indartzeko proiektua da. Beste kasu batzuetan, jasangarritasunaren ideia berri eta ezezagunari erantzuteko aukera modernoa da.
Azkenaldian asko hitz egiten da zientziaren dibulgazioaz komunikazioari eskainitako foroetan. Izan ere, zientzia- eta teknologia-gaiek gero eta toki gehiago betetzen dute komunikabideetan. Bienvenido León aditua da zientziaren dibulgazioan, batez ere telebistan. Bi alor horiei buruz hitz egiteko hartu gintuen Nafarroako Unibertsitateko bere bulegoan.
Barraskiloak hazteari helizikultura deitzen zaio. Euskal Herrian oraindik ez da oso langintza hedatua, baina dagoeneko bada horretan ari den jendea. Gure mugetatik kanpoko hainbat herrialdetan, Katalunian edo Frantzian adibidez, tradizioko lanbidea da. Ez da harritzekoa, barraskiloak jatea herri horietako kulturaren barruan baitago.
Lehen, zuberotarrak maiz joan ohi ziren Parisera neskame-lanak egitera. Geroztik, gauzak anitz aldatu dira. Michel Duplaa zuberotarra dugu, Maulen jaioa, baina ez zen zerbitzari-lanak egitera joan Parisera.
Tunelak teknika geologikoen erakustaldirik bikainenetakoak dira: alegia, gizakiaren eta bere asmoen eta lurraren arteko borrokaren emaitza ikusgarrienetakoak. Horregatik, ingeniarientzat tunelak erronka garrantzitsua dira, garestia izateaz gain, tunela egitea arriskutsua eta denbora askoko lana izaten delako.
Gaixoak sendatzeko diagnostiko azkarrak eta zehatzak egitea ezinbestekoa da. Galderak egiten jakiteak, sintometan arreta jartzeak, miaketak ondo egiteak eta begi klinikoa izateak asko lagun dezakete diagnostiko egokiak egiten. Hala ere, gaitza bera begiz ikustea baino diagnosi hoberik ez dago. Azaleratzen diren gaixotasunekin sendagileek erraz erabaki dezakete zein gaixotasunen aurrean dauden; azaleratzen ez direnekin, ordea, teknologiak urteetan garatu dituen teknikak erabili behar dituzte, nahitaez.