Atal honetako azken hiru lantxoetan soinuari buruz arduratu gara nagusiki; oraingoan berriz, garrantzi handia duen Fisikako beste atal bati helduko diogu: beroari eta horrek sortutako zenbait ondoriori. Beroari buruzko lan honi beste batzuek jarraituko diote eta horrela, zenbait artikuluxka irakurri ondoren, gai honi buruz zerbait gehiago jakingo dugulakoan nago; bitartean une atseginak igarotzeko balio izango balu, zer esanik ez, mila aldiz hobe. Beraz: on egin!
Sozialismo hitza ia batera agertzen da Ingalaterran eta Frantzian, 1830eko hamarkadan, alegia. Hasierako aipamenetan bere esangura oso iluna da eta denbora igaro ahala, argitzen joango da. XIX. mendearen erdialdean, humanitarismoarekin zerikusirik ez duten gizarte-erreformako doktrina berri asko agertzen dira Europako herri industrializatuetan. Teoria horiek guztiak iraultza industrialak erakarritako gizarte-ondorioak zuzentzeko asmoz sortu ziren.
Gaur egungo soziologia metodologia modernoaren bidez egiten den gizarteari buruzko gogoeta baino ez da. Beraz, soziologiak dakarren berrikuntza metodologian datza, batik bat. Berrikuntza teoriko-metodologiko horren jatorria Ilustrazioaren izpirituaren inguruan kokatu behar da.
Hotsa gure belarriak entzun ditzaken presio-uhinen multzoa dela gauza jakina da gaur egun, baita presio-uhin horiek hedatzeko bitarte material bat behar dela ere. Gehienetan bitarte hori airea da, baina betekizun hori urak eta lurrak ere bete dezakete.
Asmo eta egitekoen aldarrikapen garbia da Elhuyar taldeko sortzaileek 1974ko irailean plazaratu zen lehen aleari hasera emanez argitara eman zuten hori. Geroztik euri franko egin duela gauza jakina, baina gaur egungoaren kimua orduantxe landatu zela ezin izan dugu ahaztu. Ondorengoak sorrerako oroitzapenak dira.
XVIII. mendearen azkeneko urteetan eta XIX.aren lehenengoetan, eta Ingalaterran bereziki, ekonomia politiko modernoa sortarazi zuten gizarteko hiru klaseak gorpuztu ziren; industri kapitalismoa, lur-sail handien ugazabak eta proletalgoa.