Xaboi-punpuilak egitea ez da dirudien bezain erraza. Nik ere hasiera batean erraza zela pentsatzen nuen eta punpuil handi eta politak egiteko ez nuela inongo entrenamendurik beharko, baina saiatu eta gero hori arte-mota bat denaz konturatu naiz. Baina, zertarako denbora galdu xaboi-punpuilak egiten?
Elhuyar Kultur Elkartearen historia izen-abizenez beterik dago eta ezin denak gogoratu. Bestalde, guztien lana eskertzeko aukera paregabe hau ere ezin pasatzen utzi. Horregatik, Elhuyarren lankide izanik elkartearen historian itzala eta izena duten Iñaki Azkune eta Maria Luisa adiskideengan gauzatu nahi izan dugu eskertze hori. Eta nor Luis Bandres, Elkarteko lehen lehendakaria, baino egokiagoa hori egiteko? Zorionak eta eskerrik asko.
Luma baino arinagoa izatea; airea baino sotilagoa; grabitatearen katea
astunetatik askatu eta lurraren gainetik altxatu ahal izatea, nahi duzun tokira hegan joan ahal izateko. Hauxe da, dudarik gabe, gutariko askok
txiki-txikitatik izan dugun ametsa. Baina amets horretan sarri ahaztu egiten zaigu ondokoa: airea baino astunagoak garelako gabiltzala lurra zanpatuz.
Errealitatean edo postalen batean, nork ez du sekula Segoviako akueduktua ikusi? Nork ez daki antzina erromatarrek eraikitako akueduktuaren zati batzuk erabiltzen direla gaur egun Erroman ur-hornidura segurtatzeko? Eta nor ez da sekula harritu akueduktu horiek eraikitzeko behar zen “jakinduriaren” aurrean?
Arrautzak egosteko ontzi bat behar dugula gauza jakina da, baina nork pentsa dezake eltze hori paperezkoa izan daitekeela? Hau irakurri ondoren burutik sano ez nagoela inork esaten badu, ez naiz harrituko: hala dirudi eta.
Aurreko artikuluan dilatazioaren inguruko hainbat bitxikeriren berri eman genuen, oraingoan ere dilatazioak izango du bere txokoa doako ordulariak? atalean. Horrez gain, izango dugu berokiaz hitz egiteko aukera.
Andre Chejov-ek literatur arloan bere toki berezia badauka, eta ondo merezia gainera. Baina fisikaren esparruan ez dago beste horrenbeste esaterik, baldin eta bere ipuin batean kosakoen azpiofizial baten ahotan ipinitakoa berak sinesten zuela pentsatzen ez badugu behintzat.
XIX. mendearen lehen erdian, erromantizismoa garatu zen garaian alegia, aurrerapen zientifikoek izugarrizko aldaketak sortarazi zituzten kontzeptuei dagokienean, transformazio-andana eraginez. Balore kulturalek horren sakon eragiten zuten, non fenomeno zientifikoak inolako aurreiritzirik gabe ikertzea oso zaila zen, ezinezkoa ez esateagatik.