Errenazimentuaren sorreran greko klasikoen lanen latinerako itzulpenek berebiziko garrantzia izan zuten. Itzulpen hauek bi bide ezagutu zituzten. Alde batetik, mendebaldeko Erdi Aroko biltzaile latindarren lanak zeuden eta bestetik, arabiarrek eta pertsiarrek egindako Grezia Klasikoaren lanen itzulpenak. Lehenengo bideak, ezpairik gabe, askoz garrantzi txikiagoa du bigarrenak baino. Hala eta guztiz ere, kontutan hartu behar den zerbait da.
XIII. mendearen bukaeran mendebaldeko Europaren garapen intelektualean egonaldi bat ikusten da. Trantsizio-aro honetan, pentsakera-korronte batzuk agertu ziren eta korronte desberdin guzti horiek batera etortzerakoan “Errenazimentu” izeneko ur handiko ibaia sorterazi zuten.
Beste batean ikusi genuenez, Eskolastikaren gailurra XIII. mendean Santo Tomasekin lortzen da. Santo Tomasek eta bere kideek, makina bat lan egin ondoren filosofiaren (ezagupenaren) eta erlijioaren arteko ezkontza burutu zuten. Ezkontza honek, zirudienez, betirako iraun beharko zuen, baina aldi berean, hots XIII. mendean bertan, bere arerioak agertu zitzaizkion.
Zazpigarren mendean zehar islama inperio bihurtu zen. Inperio horretan, gogora gaitezen, beren ezaugarri etnikoei zegokien kultura osoa eta itxia agertu zen. Hala ere, kultura horretan kanpoko eraginak handiak ziren.
Islamiarren sorrera, berez, 622. urtean izan zen, hots, Mahomet (Muhammad) profetak Yatrib-era ihes egin zuen urtean. Hiri honek handik aurrera Medina (Madinat al-Nabi) izena hartuko zuen. Zer esanik ez, islamiar kulturaren jatorriak lehenagokoak ziren.
Bizanziar medikuntzaren sorrerak, Alexandriako eskolarekin erlazio hertsia du. Dakigunez, III. mendetik VII. arte medikuntzari buruz garrantzirik handienetako tokia Alexandria izan zen.
Bizanzioko inperioaren historia, Grezia klasikoan hasi eta erromatarren indarren bitartez Mediterranioan nagusitu zen zibilizazioaren irauteko borroka luze eta latza da.